Translate
2011(e)ko urriaren 19(a), asteazkena
SASKIBALOIA
Baloiaren erabilpena.
Jokoak.
Baloi errezepzio, pase, jaurtiketa eta bote ariketak.
Arauak.
Taldeko lanaren balorazioa.
Motrizitatearen hobekuntza.
HELBURUAK:
Minibasket, jokoa et arauak ikastea.
Aurre-jokoetan, baloien manipulazioa, pase,jaurtiketak eta errezepzioak erabiltzea.
Aurre-jokoetan, baloiekin desplazamenduak, ikasten hastea.
Saskibaloian, baloien manipulazioa,bote, pase, jaurtiketak eta errezepzioak, garatzea.
Estrategiak ikasi eta egokiena erabiltzea.
Taldean lan egiten, ikastea.
EBALUAZIO ERIZPIDEAK:
Baloia koordinatuki botatzen du.
Baloia botatzerakoan mugimendu koordinatuak eta erritmodunak egiten ditu.
Jaurtiketetan, oreka mantentzen du.
Oinarrizko abileziak eta manipulazioak egiten ditu.
Pase eta jaurtiketak koordinatuak egiten ditu.
Lasterketa, bote eta jaurtiketa segidan, koordinatuak egiten ditu.
Estrategia antolatzen parte hartzen du.
Higiene ohiturak ditu.
Interesa jartzen du.
Idatziz egin behar duzuen lana.
Epea emateko: Azaroak 3 letra garbia
Minibasket: Idatzi, zuek, partiduetan erabiltzen dituzuen arauak.
( gutxienez hamar arau )
1.- Ezin da bultzatu ( pertsonala ).
Saskibaloiaren historia ( erresumena )
( gutxienez 8 lerro )
Laguntza nahi izanez gero klikatu hemen: http://eu.wikipedia.org/wiki/Saskibaloi
2011(e)ko urriaren 10(a), astelehena
Jupiters
Ir a descargar
2011(e)ko urriaren 7(a), ostirala
AZKEN IPUINAK
LAU NESKA MUTILEN EVEREST
MENDIAN GALDUTA
Neguko igande lasai batean, lau neska mutil mendizale eta ausart batzuk, Imalaiako mendi erraldoi, elurtsu, eta Ikaragarrietara joan ziren. Nahiz eta negu gogorra izana, Imalaiako bide gogorra igotzera ausartu ziren, hobeto esanda bidea, Aizgori bezain arritsua zen.
Hortik ordu batzuetara neguko ekaitz bortitz eta arriskutsua hasi zitzaien. Dena dela hori ez zan arazo bakarra, beste arazoa gau ilun eta beldurgarria iritsi zitzaiela zan.
Neska mutilak adorearekin aurreraka segitu zuten, eta bapatean azkeneko indarrak ematen tsabola goxo bat haurkitu zuten, orduan asko pentsatu gabe, sartu eta gau pasatu zuten.
Gau hori, kolere beltza bezain iluna zen, neska mutilak beldurtuta eta hizoztuta, esperantza galtzen hasi zieren, ezekitelako ze gertatu behar zen hurrengo egunean, hori bai, gauza bat bazekiten, hurrengo egunean lan geiago edukiko zutela ibiltzeko,
elurraren gatik. Ainbeste galderekin buruan ez zuten oso lasai lo egin, eta orregatik mutil batek gau osoa esnatuta geratu zen.
Hurrengo egunean, bururatu zitzaien bakarra jatea zan, orduan motsilak hiriki eta bokadiloak eta freskagarriak jaten eta edaten hasi ziren. Bapo jan eta gero, media jeistera erabaki zuten. Orain ez zeuden hain beldurtuta, ezta hizoztuta.
Bapatean izugarrizko burrunbada entzun zuten, burrunbadaren hurrengoa elur jautzi bat ikusi zuten, izugarria zen, egazkin bat bezain azkarra zan, eta neska mutilak begiak iriki irikita eta ahoa irikita geratu ziren, inoiz ez zuten elur jauzirik ikusi eta. Hortik ordu erdira, elur jauzia egon zen tokira joan ziren, eta gertu gertutik elur jauziaren desastreak ikusi zituzten. Bapatean helikoptero eta elurretako motoen zaratak entzun zituzten, haoa irikietatik pozietara aldatu zituzten, ez zuten sinisten, ze gertatzen ari zena hain pozik zeuden, ezin zutela itzegin ere. Helikopteroa etorri eta eraman egin ziren hain pozik zeuden.
ARITZ
LAU NESKAMUTILAK MENDIAN GALDUTA
Udazkeneko egun argitsu batean , lau neskamutil mendizale , mendira joatea erabaki zuten . Eta ez edozein mendira , Pirineoetako Hiru Erregeen Mahaiara , mendi eder , altu eta aldapatsua . Nahaiz eta eguraldi txarra iragarri joan egin nahai zuten . Gaueko zortzietan herriko plazan geratu eta lauak , autobusa hartu eta abiatu ziren pirineo aldera .Goizeko seietan iritsi zirenean motxila prestatu , botak jantzi eta mendia igotzen hasi ziren . Egun eguzkitsua zen eta uste baina hobetoago ari ziren igotzen.
Hortik ordu batzuetara , oraindik ibili eta ibili ari ziren , gaua gainera etorri zitzaien eta ekaitzak jotzen zuen, orrez gain, galduta zeuden ez zekiten nora joan.Zuahaitz , tartean , bide zahar bat aurkitu zuten , mamut bat bezain handia zen.Ausartak izan ziren eta ortik joatea erabaki zuten.Eta ezin sinesturik harriz egindako txabola zahar bat aurkitu zuten , hala ere gaua or pasatzea erabaki zuten.
Gaua zen , eta hotz handia zegoen , zeukaten guztia jantzi zuten eta gainera , oraindik , hotza zeukaten.Azkenean hiru pertxonak lo hartu zuten , baina batek ezin zuen lo egin bere erropa bestehena baino finagoa zen ,orduan beldurrak beldurrez , kanpora begiratzen hasi zen.Bapatean , mobilarekin deitzea bururatu zitzaion :
-112 bai, esan
-Pirineoetako Hiru Erregeen mahain galduta gaude , etorri , mendiaren erdialdean , txabola zahar batean , etorri!
Ia bazekien , hurrengo goizean , denak esnatu eta mutilak , besteei kontatu zien berria.Denak , salto batean altxatu eta elurrez zegoen , zelai batera joan ziren.Lurrean , bi antortxa jarri eta sua eman zien , helikopteroak beraie , ikusteko.Ortik minutu batzuetara etorri zen salbazioa eta denak etxera joan ziren.Bazekiten etzirela , denboraldi luze batean , mendira joango.
Eritz
IPUINAK3
LAU UME GALDUAK
Orain dela ez urte asko, 15 -16 urteko lau neska mutiko ausart eta mendizaleak, mendira joatea pentxatu zuten. Mendia altu – altu eta elurtsura joatea pentxatu zuten. Bihramunean ensnatu zirenean mochilak preparatu eta abian jarri ziren, han zioazen tipi – tapa, tipi – tapa, baina ez zuten aztertu motxilan dena zeukaten, begiratu zutenean ikusi zuten ez zeukatela iparrorratza sartu eta nola ez zeukaten ezer, pentsatu zuten harriekin markak egitea.
Hordu batzuk pasa eta gero zerua beltza jartzen asi zenean bildurtzen asi ziren, euria edo asi behar zuela sumatzen asi ziren neska mutikoak. Bost minutura erui zaparrada asi zuen eta bi harrien artean jarri ziren piska bat babesteko. Horduan horietako bat toki guztietara begiratzen asi zen zerbait ikusten bazuen juteko, eta txabola txiki eta zahar bat aurkitu zuen, lagunek ere ikusi zuten eta korrikan joan ziren.
Mutikoak pentsatu gabe barrura sartu ziren. Brruan zeudenean bi neskak kriston buila egin zuten, bi sagu ikusi zutelako, buila egiten zuten bitartean, mutil batek bi saguak hil eta bota egin zituen. Gua iritsi zen eta denak lotan zeuden bitartean, bat bijilatzen gelditu zen, norbait sartzen bazen edo zerbait pasatzen bazen.
Hurrengo egunean, esnatu ziren eta denak janari bila joan ziren bitartean horietako neska batek sua piztu zuen seinaleak egiteko norbaitek ikusten bazituen salbatzera joateko, eta orrela izan zen. Han zegoen abioneta batek ikusi egin zuen seinalea eta segituan beraien gana joan zen.
-zer demontre ari zarete hemen bakar bakarrik?
-Mendizaleak gara eta atzo galdu egin ginen.
-Nahi duzue etxera eramatea?
-Bai bai bai mesedez eraman.
-Abian jarri ziren eta poz pozik etxera joan ziren.
IƱkai Imaz
LAU MENDIZALE GALDUAK
Neguko egun eguzkitsu batean gertatuta dago.Bi neska eta bi mutil mendizaleak Txindokiko puntara doaz arratxalde batean . Bidea aldapatxua da, zuhaitzez inguratutako mendi bat da. Gainera Txindokiko bidean bankuak ere badaude jende askok edaten dute ura iturri hortatio ura menditik etorritakoa delako. Konturatu zirenean iluntzen ari zela harriz egindako txabola bat ikusi zuten, oso polita zen zaharra izan harren. Hozten hasita zeudenez txabolako atea
jo zuten. Ez zien inorrek ireki, atea irekita zegoenez barrura sartu ziren. Nekatuta eta hotza zeukatela lotara joan ziren, juntu-juntu bata bestearekin berotzeko mutil batek ez zuen lo hartu eta zulora begira geratu zen. Norbait beraien bila etorriko zain. Beldurtuta goizean kanpora atera ziren, gauzak hartuta. Etxera joan nahi zutelako esnatuta geratu zen mutikoak 112ra deitu zuen. Helikopteroak ezin izan zuen etorri goiz harte ekaitza zegoelako. Neskak eta mutikoak bildurtuta zeuden inor azaltzen ezelako baina azkaenean helikopteroa etorri zen eta saltoka hasi ziren.
Joseba Urkizar
EGUN MISTERIOTSUA
Neguko egun eguzkitsu batean, lau neska-mutiko ausart, nahiz eta 10 urtekoak izan, Everest izeneko mendi altu eta misteriotsura joan ziren egun pasa.
Mendian goraka zihoaztela bat-batean ekaitz gogor batek eraso zieten. Ekaitzari aurreraka eginez txabola zahar eta txiki bat aurkitu zuten,ondoren barrura sartu eta gaua bertan igaroko zutela erabaki zuten.
Denak elkarren ondoan jarri ziren, gaua goxo-goxo eta bero-bero pasatzeko.Lau neska-mutikoak belduturik zeuden eta ezin zuten lo hartu, ekaitz gogorrarekin.
Ordu bat pasa eta gero guztiak lo zeuden baina bat ez. Ume gaixoa kezkaturik zegoen, inoiz ez baizuen ikusi horrelako ekaitzik. Azkenfinean gizajoa logurak zegoen eta lo seko geratu zen goizeko hiruak izan arren.
Orduak pasa ondoren goiza iritsi eta denak motxila hartuta, txabolatik irten ziren . Ordu laurden pasa eta gero, neska baten amak deitu zion telefonora non zeuden jakiteko. Neskak Everest mendian zeudela esan zion eta amak 112ko helikopteroa bidaliko zuela esanez agurtu zuen. Denak mendian beraka zihoaztela helikoptero bat ikusi zuten parez pare jeisten. Orduan enteratu ziren neskaren amak bidalitako helikopteroa zela. Pozaren pozez umeak saltoka hasi eta barrura sartu ziren etxera bidean.
Leire
IRTEERA OKERRA
Udazkeneko egun eguzkitsu eta polit batean,Idiazabalgo 12 urteko 4 neska-mutiko ausart,Aneto mendi elurtsu, altu eta zelaitsua igotzera animatu ziren. Haizeak gogor jotzen zuen.Ondorioz ume gaixoek, ikaragarrizko hotza zuten.
Etxera joateko asmoa edukita,bazijoaztela,ekaitzak harrapatu zituen.Asko falta zenenz etxera iristeko,txabolaren bat aurkitzea erabaki zuten.Lau umeak era bat beldurtuta sentitu ziren,triste.Bidetik zijoazten,hantxe zegoen,abandonatutako harrizko txabolatxo polit bat.Bertan sartu ziren,gau hotz,ilun eta beldurgarria igarotzera.Ekaitzak,geroz eta gogorrago jotzen zuen.
Denak elkartu ziren,hotz handia bai zuten.Lo hartu ezinik zeuden,bi ordu pasatakoan,denak goxo – goxo lo geratu ziren,bat izan ezik.Esnatuta zegoen umea,era bat ikaratuta sentitzen zen.Ateari ez zion begirik kentzen sekula,animaliren bat etorriko ote.Azken finean,goizeko bostak izan arren,loguraren logurez,gizajoa lo geratu zen.
Iritsi zen goiz zoragarri eta eguzkitsua.Laukotea esnatu,eta irribaretxo bat atera zitzaien. Ze ausartak ziren pentxatuz.Jarraian,bakoitzak bere motxila hartu,
kanpora irten etabata besteari elurra botatzen hasi ziren,jolasean.Gutxi-gora-behera,ordu erdi abt barru,neskeatako bati,amak deitu zion.Ze gertatu zitzaien eta zergatik ez zion deitu amari galdetuz.
Neskatoa asko poztuta,bere amari gertatutakoa eta dei baterako bateririk ez zuela mobilean kontatzen hasi zen.Amak berriz,112ko helikopteroa bidali zuela Anetora esanez agurtu zuen alaba.Orduantxe,goran ikusi zuten,112ko helikoptero zaratatsu horia.Denak pozaren pozez,saltoka hasi ziren.Baina berehala,helikopteroa bera jetxi,eta bertara sartu ziren etxera joateko.
MAITE GARMENDIA
LAU MENDIZALE ADITUAK
Bein goizean goiz neguko egun eguzkitsu batean 4 mendizale gazte eta adituak, mendi, altu eta harrigarri batera joan ziren, Himalallako Kangur mendira. Kanpur erritik kotsez atera ziren eta aparkatu bezain laster oinez abiatu ziren.
Ortik hordu gutsietara, zerua beltz beltza, agertu zitzaien haien buru gainean, horduan, kezketurik, aurrera edo atzera egiteko duda asko zuten eta orduan batek esan zuen:
-Pasa telefonoa, elikoptero bati deituko diot eta- kezkaturik, baina ez zegoen koberturarik, hortik 5 minutura ekaitz gogor bat asi zen.
Bidetik ezkerretara eterata harriz eta egurrez egindako tsabola bat aurkitu zuten eta pentsatu gabe bertan sartu ziren.
Tsabolan barruanbaua irautea bururatu zitzaien eta,3 lo zeuden eta orietako 2 berriz Juntaturik zeuden gauean ez otzik pasatzeko,bitartean horietako bat esnaturik zegoela telefonotik berriro 112 ra deitzea bururatu zitzaion eta kobertura zutela monturatu zenean poziz eta kezkatorik hauxe esan zuen :
-bai? Kaixo Kangur mendian arrapaturik gaude, ekaitzaren gatik- 112 koak erantzun zuten :
-biar goizean goiz abiatuko gara, ekaitzaren gatik, arriskutsua delako-
eta mutikoak loguraren loguraz lo artu zuen.
Hurrengo goizean, denak, esnatu zirenean, gauean 112arekinitzegiten ari zen mutikoak beste 3 rei notizi ori
kontatu zien, eta pozaren pozez elikopteroari itsarotea erabaki zuten,
horduan ezusteko bat gertatu zen, 112koek esan tzien atzerapenarekin joango zirela elikopteroari motorra aberiaturik zegoela eta mutikoak gosearen gosez janari bila joan zirela, hordu 1 pasa ondoren ez zuten ezer jateko bilatu baina derrepente elikopteroaren soinua entzun zuten eta korrika ta presaka tsabolarengana joan ziren eta lurrean (SOS)andi bat jarri zuten elurraren gainean,eta konturatu bezain laster aterrizatu eta Kanpur
errira bueltatu ziren.
Mikel
IPUINGEHIAGO2
LAU AUSARTAK
Neguko egun eguzkitsu batean, 20 urteko lau
neska-mutil, Everest mendira, munduko mendirik handienera joatera pentsatu zuten. Nahiz eta, gogorra izan, azkenean ausartak izan ziren, eta joan egin ziren.
Mendia igotzen hari zirela, konturatu zirenan, hekaitz batek arrapatu egin zien. Momentu hortan beldur asko sentitu zuten, eta etxera joateko gogoa jarri zitzaien. Ez zuten esan baino momentu hori bukaera zela
pentsatu zuten, Baino bapatean beraietako batek harrizko bidetxo batean erori zen. Hori ikustean segitzea pentsatu zuten, ibiltzen hari zirela, harrizko txabola txiki bat ikusi zuten. Ez zuten ulertu nola egon zeiken txabola bat Everest mendian baino dudatu gabe sartu egin ziren.
Barruan zeudela, ekaitza pasatu arte gelditzera pentsatu zuten. Denboraldi bat pasa eta gero, bat ezik, lo gelditu ziren. Nahiz eta logure asko euki beldurrak ez zion uzten lo egiten. Baino mobila artu zuen eta aitari deitzea pentsatu zuen. Bere aitarekin hitz egin eta gero lo gelditu zen, erreskatatzera joango zirelako.
Denak esnatu zirenean, notizi berria eman zien. Oso pozik jarri ziren, eta kanpora joan ziren itxoitera, 2 ordu pasa eta gero ez zuten inor ikusi, eta beraka bakarrik joan beharko zutela pentsatu zuten, baina momentu hortan helicoptero bat etorri zen. Eta momenu hortatik, ez zirela mendi altu gehiagoetara, erabaki zuten.
Julen Moure
EGUN ELURTUA
Neguko goiz eguzkitsu batean, lau neska-mutil abenturazale eta mendizaleak Alpetako Mont Blac mendi ikaragarri handi, beldurrgarri eta elurtsu batera igotzera animatu ziren.
Ia ia puntara igotzera zihoaztela, bapatean, zerua beltz-beltz jarri zen. Buelta hartu eta etxeraka joatea bururatu zitzaien badaezpadaere baina bidearen erdia ere egin gabe zutela ekaitzak harrapatu zituen eta ekaitzarekin batera elur asko. Beldurrez josita eta hotzak zeuden baina ausartak izan ziren eta pixka bat aurrerago joatea erabaki zuten. 500m tara gutxi gora behera harriz eta egurrez eginiko txaboloa xixtrin bat aurkitzeko suertea izan zuten lau neska-mutil ausart haiek.
Txabola hartara pozik eta korrika zihoaztela hara non ikusten duten hartz marroi ikaragarri bat, hura ikustearekin batera azkarrago abiatu ziren txabolarantz. Sartu eta ordulariari begiratzea izan zen denei bururatu zitzaien lehenengo gauza, eta gaueko 23:00ak zirela ikustean denak beldurtu egin ziren baina bi neskak eta mutil batek ezin zuten gehiago eta lo hartu zuten. Baina mutil bat esna geratu zen atearen zirrikitutik hartzari begirik kendu gabe. Halako batean esna zegoela telefonoak jo zuen eta bere gurasoak zirela entzutean pozik jarri zen, gurasoek esan zien hurrego goizean goiz joango zirela bila orain ezin zutelako ekaitzarengatik. Mutila pozik jarri zen eta bestei kontatu nahi zien albistea baina lo egiten utzi zien.
Hurrengo goizean esnatu eta lehenengo gauza albistea kontatzean izan zen eta denak pozik eta kantari joan ziren kampora mutikoaren
gurasoei itxarotera. Baina goiz santu guztia han igaro eta ez ziren azaltzen mutikoaren gurasoak. Nesak-mutilak geroz eta larriago eta gosetuago zeuden eta ideia bat bururatu zitzaien: bi neskak errekara arrain bila joatea eta bi mutilak basora fruta bila eta hala muitlaren gurasoei itxaroten jan zezaketen fruta eta arraina. Halako batean hara non ikusten dituzten mutikoaren gurasoak kotxearekin bidean goraka, orduan janari guztia utzi eta kotxean sartzea, denak mutilaren aitari berogailua jartzeko esatea eta besarkada bat ematea izan zen ziren egin zituzten lehenengo gauzak.
Hala Mont Blac mendi ikaragarri hura jetsi zuten inungo arazorik gabe.
Ane Garmendia.
LAU MENDIZALEAK
Neguko egun euritsu batean,lau neska mutiko 12 urte ingurukoak,
ausartak eta mendizaleak,mendira joan ziren.Mendiak Txindoki izena
zuen eta altua,aldapatsua eta zoragarria zen.Goizeko 8:00etan Idia-
zabalgo plazan gelditu ziren jantzi bero eta motxilekin.Denak elkartu
zirenenan,denbora galdu gabe mendian gora abiatu ziren.Aldapa asko
zuenez,nekatzen ari ziren eta atseden hartzea pentsatu zuten.
Atseden hartzen ari zirela zerua beltza jarri zen eta haizeak gogor
jotzen zuen.Lau umeek beldurra eta negargura sentitu zutenez,
gordeleku on baten bila hastea pentsatu zuten.Mendian goraka
abiatu zirenean,haizeak geroz eta gogorrago jotzen zuen eta ekaitza
hasi zen.Umeek beldur gehiago sentitzen zuten.Hala ere ausartak izan
ziren eta pixka bat gorago igo zirenean,etxe bakarti eta txiki bat ikusi
zuten.Hura ikusi bezain laster,bertara abiatu ziren.
Txabolara gerturatutakoan,atea irikita zegoen frogatu zuten eta
irekita zegoen, beraz aurretik ondo pentsatu gabe barrura sartu ziren.
Geroz eta lasaiago sentitzen ziren,halere ume batek oraindik beldurra
sentitzen zuen.Nahiz eta pixka bat lasaiago egon gose handia zuten,
horrek ez zieten asko lasaitzn lagundu.Gau iluna zen eta goseaz gain,
logure handia zuten beraz bertan lo egitea pentsatu zuten.Denak lu-
rrean exeri eta bata bestearen ondoan,lo egiten saiatu ziren.Lautik
hiruk lo egin zuten baina laugarrena kezkaturik zegoen Txindoki
mendiaren puntan guraso gabe zeudelako,eta horregatik ezin zuen
lorik hartu.
Gaua aurrera zihoan eta mutil bat oraindik lo hartzeko zegoen.Gau osoa
esna zeraman eta zerbait egitea pentsatu zuenez,motxilan zer zuen
begiratzen hasi zen,eta telefonoa zuela ohartu zen.Bere gurasoei dei-
tzea izan zen pentsatu zuen gauza bakarra,denbora galdu gabe horixe
egin zuen.Gurasoek beraien umeak deitzen ari zirela ohartzearekin
batera,pozaren pozez hartu zuten.
Mutikoak esan zien Txindoki puntan zegoen txabola batean zeudela,
gurasoen erantzuna,hurrengo goizean beraien bila joango zirela izan
zen,beraz mutilak lasai egin zuen lo.Esnatu zirenean,mutilak bere
lagunei berri hori esan zielako denak pozaren pozez,kanpora atera
ziren helikopteroari itxarotera.Goiz osoa helikpteroaren zain
egon ondoren,azkenean iritsi ziren beraien gurasoak,orduan iristeare-
rekin batera denak pozik besarkatu egin ziren.
Idazlea: Garazi Telleria
2011(e)ko urriaren 6(a), osteguna
GURE IPUINAK
EGUN AHAZTEZINA
Orain dela hilabete asko,egun eguzkitsu batean,lau ume Pirinioetako mendi altu, beldurgarri eta arriskutsu batera joan ziren.Bakoitzak motxila bat zeramaten haien bizkar gainean, eta hotza ez pasatzeko,jantzi goxo eta lodiez babestuta zihoazten.
Hortik denbora gutxira zerua oso beltz jartzen hasi zen,4 umeek beldur handia zeukaten,oso goran zeudelako eta ekaitza hasi zitzaielako.Ezin ziren bera jaitxi,eta gaua etortzen hasita zegoen.Orduan lo egiteko tokiren bat bilatzen hasi ziren.Hortik gutxi barru harrizko txabola txiki bat ikusi zuten,eta sartzea erabaki zuten.Bururatu zitzaien lehenengo gauza lo egitea zen,baina lau-kote horretako mutiko batek ezin zuen lorik hartu,eta atearen zirriztuari ez zion begirik kentzen,mutiko gaixoak ainbeste beldur zeukan,dardara batean zegoela,eta bururatu zitzaion gauza bakarra 112-ra deitzea zen.Lau-kote horretako bi neskek hotzaren hotzez goxo-goxo elkarren kontra jarri ziren.Taldeko mutiko bat etzanda jarri zen,eta hortik 5minutura lo hartu zuen.
Hurrengo egun eguzkitsu eta urdin batean,esnatu,eta txabola txikiko atea ireki zuten,elurtutako ikuspegi hura ikusitakoan liluratuta gelditu ziren.Mutikoak hortik gutxi barru albiste on bat eman zien hiru umeei, 112ra
deitu zuela eta helikopteroren bat etorriko zitzaiela.Lau umeak azti-azti zeuden helikopteroren bat ea zetorren,baina ez zuten ezertxo ere ez ikusten.Orduan mutiko bati sua egitea bururatu zitzaion,eta denek lagundu zien zerbait bilatzen,bi neskek egurrak eta bi mutikoak sua pizteko harriak.Hortik gutxi barru sua egitea lortu .Ordu erdi beranduago,asper – asper eginda helikopteroa ikusi, eta poz-pozik salto batean jarri ziren.
Maddi Iturbe
LAU UMEAK
Orain dela urte gutxi batzuk, neguko egun eguzkitsu batean lau neska
mutiko, Txindoki mendira joan ziren. Mendi hau zoragarria eta
maldatsua da. Lau umeak mendia igotzen ari zirela,iluntzen hasi
zen eta ekaitza hasi behar zuela sumatu zuten.Eta arazoak bidea
oztopatzen hasi zitzaizkien.
Dena iluna zegoenez ez zuten ezer ikusten eta galdu egin ziren.
Baina umeek ez zuten esperantzarik galdu eta beraien indar guztiekin
aurrera jarraitu zuten nahiz eta jadanik indar gutxi izan. Nekea
ezin jasanik zeuden, gaua iristen ari zen. Gelditzea erabaki zuten eta
ara non harriz eta egurrez eginiko txabolatxo bat aurkitu zuten
gaua pasatzeko.Txabola ikusi zutenean txundituta geratu ziren.
Irekita zegoela frogatu zuten eta irekita zegoenez elkarren artean
hitz egin gabe barrura sartu ziren. Umeetako bat oraindik
beldurtuta zegoen arren. Nahiko kezkaturik denen artean
juntu-juntu eseri ziren eta lauetako batek ezin zuen lorik hartu,ateko
zirriztura begira zegoen bildurturik ea hartzen bat edo otsoren bat
etortzen zen. Azkenik lo hartzea lortu zuen baina oso kezkaturik.
Gurasoak elkarri deika hasi ziren oso kezkatutaeta azkenean
badaezpada 112ra deitzea erabaki zuten, eta eguardi aldera joango zirela esan zien. Lau umeak goizean goiz esnatu zirenean pixka bat gorago joatea erabaki zuten eta 112ko elikopteroa pasatzen ikusi zuten. Umeek kasualitate hutsa zela pentxatu zuten. Elikopteroa beraiena jeisten hasi zen eta denak saltoka hasi ziren, barrura sartu zirenean haien gurasoak zeuden eta denak etxera poz-pozik joan ziren.
Maite Oria
MENDIZALE DESPISTATUAK
Duela egun batzuk, neguko egun zoragarri batean, 4 neskamutil abenturazale eta xelebre bezperan eguraldiare iragarpena entzun gabe. Laandare gutxi duen mendi malkartsu aldapatsu eta oso altu dagoen Himalaia mendi helurtsua igotzen hasi ziren. hondoren bazkaldutakoan ibili ibili eta ibili egin hondoren konturatu ziren zerua iluntzen hasi zuela piskanaka piskanaka eta denak bildurtzen hasi ziren. Bapatean ekaitza sartu zitzaien. Orduan hasi ziren problema guztiak.
Lau neskamutikoak asko bildurtu ziren. Baina zer gertatu eta koberturarik ez zegoela konturatu ziren. Orduantxe geiago bildurtu ziren eta gainera hozten hasi ziren baina ala eta guztiz ere ,errenditu gabe aterpe baten bila segitu zuten. Geroz eta ekaitz handiagoa asten zuen eta mirari bat gertatu zitzaien harrizko txabola xume bat aurkitu zuten.
Unkituta pozaren pozez korrika eta saltoka goan ziren txabolara.
4 neskamutikoak txabolara sartu zirenean lehenengo egin zuten gauza zera izan zen.Motxilak alde batean utzi eta tapa tapa eginda jarri ziren bero egotea gatik.
Bi gazte eskuinaldean elkarren kontra jarri ziren eta gainera bildurtuta zeuden zer gertatuko zitzaien pentxatzen zuten. Baina beintzat pozik zeuden txabola bat haurkitu zutelako. Beste biak berrez lo egin naian zeuden baina batek ezin zuen kezkatuta zegoelako kanpora begiratzen zuen bihar zer gertatuko zitzaien gakin naian.
Urrengo goizean 3 gazteak konturatu ziren esna geratu zen gazteak ez zuela begirik bildu gau guztian. Goiz hortan elurraren gainean markak eginez SOS hitza idatzi zuten.
Denbore bat egon hondoren beraien bila hari zen elikopteroa geitxi zen eta etxera goan ziren pozik familiaren gana.
Idazlea: Xabier Agirre.
2011(e)ko urriaren 4(a), asteartea
IPUIN GEHIAGO
GAU BAT KONGUR MENDIAN
Joan den hilabetean lau mendizale ausart eta jakintsuek, Kongur
mendira igotzea erabaki zuten. Mendia altua zenez eta harkaitzez
inguratuta zegoenez, oso-oso prestatuta joan ziren: txamarra
handiekin, praka eta galtzerdi lodiekin eta motxilan behar diren tresnekin.
Halako mendiak, eguraldia eta bide luzeak ikusi ondoren, txundituta geratu ziren, baina, hala ere harkaitzen tarteetatik aurrerantz jarraitzea erabaki zuten.
Bide zakar haietatik jarraitzean, ilundu egin zitzaien eta gainera galduta zeudela konturatu ziren. Ondoren ekaitz bortitz eta beldurgarri bat hasi zen. Baina mendiaren gailurrean zegoen txabolatxo zahar bat aurkitzean, hoberena gaua bertan igarotzea zela erabaki zuten.
Txabolatxo hartan sartzean, goxoago sentitu ziren. Lo hartu behar zutenean beldurra sartu zitzaien, horregatik, bata bestearen ondoan jarri ziren goxo-goxo, baina horrek ez zien kezkamena alde batera uzten. Hala ere hurrengo egunean zeukaten burua jarria.
Goiza argitu zenean, bakoitzak bere gauzak hartu eta kanpora atera ziren. Begiak irekitzean txundituta geratu ziren elurte hark bota zuen elur guztiarekin. Dena txuri-txuri zegoen. Aurrerantz jarraitu ordez bertan geratu ziren. Baina beraiek ez ziren kezkatuta zeuden bakarrak, beraien gurasoak ere kezkatuta zeuden. Gurasoek suhiltzaileengana joatea erabaki zuten eta, helikoptero bat Kongur mendira bidaltzeko esan zieten. Hantxe zeuden lau mendizaleak mendiaren gailurrean. Helikopteroa ikustean pozez zoraturik jarri ziren. Eta azkar-azkar etxera eraman zituzten.
Amaia Lopez
EGUN BELDURGARRIA
Orain dela urte batzuk, neguko egun eguzkitsu batean lau neska-mutil mendizale eta adoretsuak ,Alpetako Galibier mendira ausartu ziren joatea.Mendi hau ikaragarria zen, aldapatsua eta elurtua batez ere.
Biharamunean, lau gazteak, Serre-Chavalier herritik ttipi-ttapa abiatu ziren Galibier muga zutelarik.Mendi magalean, eguraldi paregabea zegoen,baina pixkanaka eguraldia zapuzten hasi zen.
Denbora bat pasatu ondoren, elurra eta ekaitza hasi ziren, dena den, ausartak izan ziren, hotzez izoztuta zeuden eta hala ere adoretsu aurrera jarraitu zuten.Baina azkenean hotza ezin jasanik txabola txiki bat ikusi zutenean bertan sartu ziren beldurraren-beldurrez.
Gaua zetorren einean, ez zuten soluziorik bilatzen eta lotan gelditzea erabaki zuten.Gauean, denak lotan zeuden bat ez ezik, hura beldurrarengatik bigilatzen ari zen hartzen bat ez sartzeko.Azkenean hura ere amore emanda lo gelditu zen.Baina orduak pasa ondoren, hots batekin esnatu zen.Hots hori nondik zetorrren jakin nahiean, ateko zirrikitu batetik begiratu zuen, itzal haundi bat ikusirik, izututa atea ireki zuen, eta atearen beste aldean guarda bat zegoen.Harekin, elkarrizketa luze bat eduki ondoren, hurrengo egunean helikoptero bat etorriko zela haien bila esan zion.Bera pozaren-pozez , eta beldurrak kendurik azkenean lo hartu zuen.
Hurrengo goizean, notizia kontatu zien beste lagunei, haiek kanpora atera ziren. Pare bat ordu egon ziren itxaroten eta ez zegoen Helikopteroaren arrastorik ere.Azkeneko momentuan etsita zeudenean etorri zen, lau gazteak bertan sartu eta etxe aldera joan ziren.
Ibai Urteaga