Translate

2011(e)ko urtarrilakren 24(a), astelehena

argazkien deskribapenak

Azkenik azaroan proposatutako argazkien deskribapenak baditugu!
Irakurri guztiak eta ia zer iritzi duzuen idatzi (ikasitako hiztegi, adjetibo, konparaketak, esamolde e.a. erabili ditugun, horrelako testuak idazterakoan aurreratu duzuen , gustora geratu zeraten .......).

SALAMANCA
Guk aukeratu dugun paisaia Salamanca aldean dago.
Paisai hau ikusiaz batera niri gertatutako gauza lasaiak etorri zaizkit burura.
Leku lasai eta zabala da, zuhaitz eta animali askorekin.
Zuhaitzak abanikoak dirudite eta etzanda dauden behiei itzala ematen die. Irudiaren atzekaldean belardi horixka, zabal eta lehor bat ikus daiteke, eta atzean Idiazabal baino handiagoak diren herriak daude.
Egileak: Ane eta Iñaki.

2011(e)ko urtarrilakren 20(a), osteguna





Hemen dituzue irakurritako hainbat liburuen komentarioak





ESPAÑA IKASTEN





Kaixo denoi.España ikasten ari garenez,hemen doakizue enlaze interesgarri bat jolastuz probintzi, ibai et mendiak ikasten joateko.Egin KLIK hemen eta zuzenean sartuko zerate orrialde horretan.
Komenta ezazue ikasteko lagungarria izan den, gostokoa izan den, e.a.

ESKOLA 2.0





Kaixo denoi: azkenik heldu dira gure ordenagailu berriak!
Gogo handiz hasi zerate erabioltzen baina arazotxo bat edukitzen ari zerate bertan gordetako artxiboak etxean erabiltzerakoan. Badakizue, orain OPENOFFICE erabiltzen dugulako dela. Hori konpondu nahian bertan sortu dizuet programa jeisteko enlazea. Egin KLIK hemen.
Orrialdean sartu ondoren,etxean WINDOWS baduzu bertan klikatu sistema operatiboa aukeratzeko; LINUX baduzu berriz, bera aukeratu.
ARAZOAK BADITUZU LASAI GALDETU ETA ZALANTZAK ARGITZEN SAIATUKO GARA.