Translate

2016(e)ko abenduakren 23(a), ostirala

5. MAILAKOEN MANNEQUIN CHALLENGE-AK

2016ari bukaera emateko izoztuta gelditu gara momentu batez... eta hori "mannequin challenge-a" grabatzeko baliatu dugu.

Espero dugu zuen gustokoa izatea!!




2016(e)ko abenduakren 22(a), osteguna

MUSIKA KONTZERTUA

Hiruhileko honetan txirularekin jotzen ikasi ditugun abesti ezberdinekin eskolako beste ikasle batzuei eman diegun kontzertua uzten dizuegu hemen ikusgai.

ESPERO DUGU ZUEN GUSTUKOA IZATEA!!!


2016(e)ko abenduakren 16(a), ostirala

OLE,OLE OLENTZERO!



San Tomas egunean, asteazkenak 21an, patioan, eskolako ikasle eta irakasleak dantzatuko dugun dantza da hau.  Ikusi bideoa hasieran eta bigarrenean  DANTZATU ETA  ONGI PASA!!!!







2016(e)ko abenduakren 10(a), larunbata

SUEÑO CELTA

Azken kanta da hau:
- Lehenengo zatia geldoa eta erraza da.
- Bigarren zatia bixiagoa, beraz erritmoa jeitsi.
- Ikasita duzuenean, grabazioekin saiatu, ea lortzen duzuen.


GOGORATU EMAN BEHARREKO PAUSUAK:

1. Erritmoak txalotu.
2. Notak abestu.
3. Kokotsean jo.
4. Txirula jo.

BESTE ABESTIAK ERE PRESTATU KONTZERTURAKO!!

2016(e)ko azaroakren 22(a), asteartea

EUSKARA EGUNA


Badatorrela, badatorrela... Euskara eguna!! 
Huntza taldearen "aldapan gora" abestia abestuko dugu aurten... 
EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU!!!



2016(e)ko azaroakren 5(a), larunbata

ZERAINEN EGUN PASA

Urriak 28 ostiralean, Zerainen izan ginen 5. eta 6. mailako ikasleak.

Goizean goiz autobusez meategira joan ginen. Bertan dagoen interpretazio zentroa ikusi ondoren hobeto ulertu genuen zertarako erabili zituzten bertan ikusten diren harrizko erraldoi handiak, kable bidez Ormaiztegiraino jeisten ziren karrotxoak...  Gero satorrak bezala lur azpian sartu eta garai batetako meatzari bihurtu ginen galeria ilunetan.
Ondoren, eguraldi ederraren laguntzaz, oinez Larraondo zerrategira abiatu ginen. 1890tik 1960ra martxan egon zen hau eta bitxiena zera da; uraren indarraz baliatzen zela!! ikusgarria benetan!!

Azkenik Zeraingo herriraino iritsi ginen paseo eder bat emanez. Han bazkaldu, jolastu eta berriro eskolara bueltatu ginen.
                                                     
                                          EDERTO PASA GENUEN!!













2016(e)ko urriakren 20(a), osteguna

ANAI XANTI




ABESTI EZAGUNA EZTA?

KONTZERTUAREKIN PENTSATZEN JUN!

NORENTZAT? (Komentario edo  iruzkinetan idatzi zuen proposamenak)

2016(e)ko urriakren 13(a), osteguna

BINBILI BONBOLO



Gogoratu lehenengo KOKOTSEAN landu behar duzula.

ANIMO ETA ONGI PASA JOTZEN!

2016(e)ko irailakren 30(a), ostirala

METALEZKO HAIZE-INSTRUMENTOAK


Arretaz entzun behar duzue bideo hau. Musika  tresna bakoitzaren soinua barneratu ondoren, "Polka"ko bideoan entzuten diren metalezko haize-instrumentoak identifikatu eta fitxan idatzi:




2016(e)ko irailakren 27(a), asteartea

TXIRULA






Hemen duzue landu dugun kanta" POLKA"  izenekoa . Bideoarekin lagunduta errezago izango duzue.
ANIMO! eta SAIATU!

2016(e)ko irailakren 23(a), ostirala

ESPAINIAKO KOMUNITATEAK ETA BERAIEN HIRIBURUAK

Espainiako komunitateetako hiriburuak errepasatu itzazu jolastuz. KLIK
Eta hemen KLIK eginez berriz Espainiako komunitate autonomoen mapa interaktiboa duzu.


2016(e)ko ekainakren 27(a), astelehena

PASADIZOAK

AGUR GUZTIOI...

6. maila bukatu dugu eta eskolatik bagoaz, ederto pasa ditugu urte guzti hauek eskolan.
2 urteko gelatik hasi eta 6. mailaraino hainbat pasadizo izan ditugu, baina denak ezin dizkizuegu kontatu...
Hori dela eta pasadizo hauetako batzuekin bideo-dokumentala egitea bururatu zitzaigun...
BEGIRA, BEGIRA!!!



2016(e)ko maiatzakren 10(a), asteartea

Aibarko parke eolikoa

Energia gaia lantzen ari garela eta Aibarko parke eolikora egin genuen bisitako argazkiak ikusi ditzakezue hemen behean.

Asko ikasi genuen energia berriztagarrien garrantziari buruz, ondoren bertan bazkaldu eta ederki pasa genuen jolasean.

BEGIRA, BEGIRA!!!


2016(e)ko apirilakren 26(a), asteartea

GORPUTZ GEOMETRIKOAK

Gorputz geometrikoekin jolastu nahi baduzu egin KLIK azpiko irudiaren gainean.

2016(e)ko apirilakren 15(a), ostirala

ZIRKULAZIO APARATUA

ORAIN ODOL ZIRKULAZIOA IKASTEN HASI BEHAR DUGUNEZ ONDO ETORRIKO ZAIZUE LOTURA HONETAN SARTZEA.
 ENTZUN ONDO ETA ARIKETAK EGITEA ANIMATU! KLIK

2016(e)ko martxoakren 15(a), asteartea

BERTSO RAP!!

2. hiruhilekoan bertsoak egin ditugu binaka, ondoren bertso hauek baliatu ditugu bertso rap abesti hauek egiteko. Entzun eta gozatu gure lanaren emaitza!!!


MUNDU BERDINA ALA DESBERDINA?

Mundu guztian denok
berdinak al gara?
hori izan da beti
gu denon galdera,
desberdin ala berdin
nolakoa zara?
baina zuk zeuk bakarrik
pentsatu aukera.

Zu horretaz  kexatzen
ibiltzen al zara?
konponduko al dugu
mundu hau. Aurrera!!!!!!
azal koloreetan
desberdinak gara?
txuritikan hasita
segi beltzenera.

Asko saiaturikan
iritsiko gara,
mundu berri batean
bizi izatera,
ez dutenak gogorik
iritsiko dira,
triste, bakarrik eta
gaizki bizitzera.

Laguntza eske datoz
triste ta bakarrik,
kalean bizi dira 
ez dute etxerik,
oso gaizki datozte
oain gure atzetik,
kafe pote batekin
ez dute besterik.



Julene eta Maren. 


 
NESKEN AURKAKO INDARKERIA

Neska eta mutila
ezagutzen dira,
eta biak batera
dijozte festara,
bere begiradakin
maitemintzen dira,
lagunak utzi eta
dijoaz etxera.

Oso polita dela
ematen  du denak,
baina ez da horrela
zenbat haserreak,
mutilak uste dute
direla hobenak,
baina neskatxak ere
ez gara xamurrak.

Neskak egin behar du
agindutakoa,
mutila joka dabil
neskatxa gaixoa,
zelatan dabil beti
mutiko tontoa,
neskatxak daukalako
bere erritmoa.

Leila eta Naia U.  


ABUSOA

Ez dut ezer ulertzen
nola egin duten,
nola debilen aurka
dauden beti sartzen,
izkutuan dabiltza
beti abusatzen,
jenden eskubideak
dituzte urratzen.

Batzuek uste dute
hau joko bat dela,
munduan ez da hola
inun ez bezela,
neskak beti beldurrez
isilen daudela,
mutilek zerbait egin
beharko dutela.

Konponduko al dugu
giza abusoa,
laguntza behar dugu
onenetakoa,
nerabezaroa hau
da absolutoa,
bidea hartzen dijo
jada badijoa.

            Eneko eta Markel G.
HASERREAK

Niri aurpegi txarrak
jartzen badidazu,
nik aurreratzen  dizut
bide motza duzu,
eske eta oskokin
kokoteaino nauzu,
beize entzuten baizut
Ikusiko duzu.

Lexuri eta biok
ez gara lagunak,
gaizki konpontzen gara
ditugu lixkarrak,
hala dare ta beti
gure neskatoak,
beti haserre dare
gure laguntxoak.

Nire lagunak ere
ados daude aizu!
ez dakigu zer egin
zuk hori bakizu,
aldauko zealakon
itxoitten gauzkazu,
nik ustet baietz baña
hori zuk dakizu.


Txikikeriagatik
gu haserre gaude,
baina ondoren beti
gara adiskide,
orain lagunak gara
lixkarrak ez daude,
elkarrekin lanean
gu gara mahaikide.

Hobetzen ai zea ta
horrela ondo zu,
nik lagunduko dizut
eskatze baiazu,
pertsona ona zeala
gogorau diazu,
hola seittuko zula
                                                      aseguraiazu.

                                                                                                
                                                  Lexuri eta Oumayma
ESKOLAN ASPERTUTA

Eskola aspergarria
iruditzen zaigu,
ondo nahi dugu pasa
jolastu nahi dugu,  
gorputz hezkuntzan lanak
bidaltzen dizkigu,
Lan asko dira eta
aspertu gara gu.


Laster aste santuak
allatzen zaizkigu,
azkeneko astea
gainean daukagu,
makinitan jolastu
egin behar dugu,
iuju azterketak ia
bukatu ditugu.

                                                                      
                                                          Alain eta Jon
FESTETAN ERE ESKOLAN!!!

Gaur hasi dira festak
Idiazabalen,
baino beti bezela
gaur e gare hemen,
besteak barrakatan 
ta gu lanak eitten,
ta ez zaigu gustatzen
bazilatzeiguenen.

Irakasleak beti
guri lanak jartzen,
ta bitarten Maria
petardoak saltzen,
DBH-ko danak
hasteie azaltzen,
eskolaipe dare ta
inbidie ematen.

                                              
                                                 Arene eta Naia L.
BASURA GEHIEGI

Basura gehiegi dau
lurretik botata,
jateko gauzak dira
goxoki bokata,
baita gehiago ere
pasta eta tarta,
danak txakurrak jaten
guri dizkigu ta.

Birziklatzen gabiltza
dena txukuntzeko,
erratza eskuetan
kaka jasotzeko,
Izalgo jendeak du
asko ikasteko,
zaborrak jango digu
guztioi betiko.

                                                                     Aieko eta Jeffer
 IZALGO FESTAK

Izalgo festak dira
ondo pasatzeko,
axari  jeitsiera
ondo ikusteko,
lagunekin batera
bai disfrutatzeko,
barrakakoak daude
asko jolasteko.

Ensaioak ditugu
playbacka egiteko,
lagunekin garajen
ondo pasatzeko,
gero txokolatada
ondo dastatzeko,
bi bizkotxo daude ta
hori laguntzeko.

Naiara eta Ainhoa

2016(e)ko otsailakren 29(a), astelehena

EUROPAKO KLIMA

EUROPAKO KLIMEN EZAUGARRIAK ETA ERREPASATZEKO ARIKETAK LOTURA HONETAN DITUZUE.KLIK

2016(e)ko otsailakren 16(a), asteartea

GU ERE BERTSOTAN

EUROPA IKASTEN ARI GARELA ETA BERTSOLARI BIHURTU GARA.


IKASTEN ARI GARA                                                            
ESKOLAN EUROPA    
DENOK BATERA BERTAN
BEGIRATZEN MAPA.
IBAIEN ETA MENDIN
ARTEAN TXALUPAK
DENAK BATERA SORTUZ
SEKULAKO ZOPA.


MUNDUAN DAUDE BERTAN
MILAKA HIRIBURU
DENAK BATERA OSATUZ
GEHIEGI  LIBURU.
SUMENDIAK DAUDE TA
MENDIETAN BURU
HERRIKO ERREKETAN
HAINBAT  ZAPABURU.
          Leire-Enara




IKASTEN ARI GARA                                                    
ESKOLAN EUROPA
ETA ONGI HARTUTA
ESKUETAN LUPA.
IBAIAK ZEHARKATZEN
 HOR DAGO TXALUPA
BEGIRA ONDO ZUZEN
HOR AURREKO MAPA.
                   Maialen-Natale

IKASTEN ARI GARA
ESKOLAN EUROPA
IBAI ETA MENDIAK
BEGIRATU MAPA
IKUSI ITSASOAN
DAGOEN TXALUPA
MUNDUARI BIRAKA
ESKUETAN LUPA.
  Oihane-Nuria-Nora


IKASTEN ARI GARA
ESKOLAN EUROPA
IBAIAK, MENDIAK TA
ITSASOEN MAPA
EMIGRATZAILE HORREK
BEHAR DU TXALUPA
ETA JATEN ARI DA
SEKULAKO ZOPA
.
  Ibai-Ismael-Markel

IKASTEN ARI GARA
ESKOLAN EUROPA
OSO POLITA DUGU
PAPEREZKO MAPA
LUR AZPIAN DITUGU
HIRUMILOI  KAPA
BILATZEKO BEHAR DA
ANDEREÑON LUPA.
      
  Xabi-Unax


IKASTEN ARI GARA
ESKOLAN EUROPA
ATLASEN BEGIRA
TOPA DUGU MAPA
BIDAIRA JOATEKO
HARTUTA TXALUPA
ETA DENOK GAUDE
JANTZITA ERROPA.

Naia –Irune

2016(e)ko otsailakren 8(a), astelehena

FAKTOREETAN DESKONPOSATU

   

LOTURA HONETAN ZENBAKI BAT FAKTOREETAN NOLA DESKONPOSATZEN DEN ERAKUSTEN DIZUE. ARIKETAK ERE BERTAN DAUDE PRAKTIKATU DEZAZUEN.
LEHENENGO BEGIRATU ETA AZTERTU NOLA EGITEN DEN (gelan egin dugunaren berdina da) ETA ONDOREN JUEGO 1 -AN SARTU ETA KOADERNOAN EGIN, ONDOREN BERTAN FAKTOREAK IDATZI ETA FROGATU ONDO DAUDEN.
EGIN   KLIK