Translate

2011(e)ko irailaren 30(a), ostirala

"Isil isilik dago"

Kaixo denoi:
Esan nizuen bezala "Isil isilik dago" kanta txintxilikatzera nator. Baina, 3 bertsio desberdinak aurkitu ditut eta zuek ere denak entzutera nahi nuke: URKO, TXOMIN ARTOLA eta OSKORRIRENA:





Ir a descargar

2011(e)ko irailaren 29(a), osteguna

GUK IDATZITAKO IPUINAK


GAU IZUGARRIA
Neguko egun argitsu batean, baziren lau neska-mutiko ausart, mendi bakarti eta liluragarri batera joan zirenak, egun pasa.
Mendi lasaigarri hori, besteak beste, Afrikako Kilimanjaro mendia da (5.895 m dituena).

Mendian gora zihoazen ttipi-ttapa lasai-lasai. Orduan, izugarrizko trumoi hotsa jasan izan beharko eta denek bazekiten ekaitza hasi behar zuela. Eguraldia zakartzen joan zen, elurra hasi arte. Bi kilometro izozturik oinez ibili ondoren, ia nekatuta nekatuta eta bat-batean egurrezko txabola eder bat
ikusi zuten.

Elkarren artean hitz egin gabe, korrikan txabolara joan ziren, nahiz eta nekatuta egon. A ze suertea mansio bat bezalako txabola ikaragarri bat aurkitzea! barrutik ez zen hain handia ordea.
Lau umeetako batek, sua egitea pentsatu zuen, ondoko lakuan arrantzatutako arrainak jateko. Bitartean, goxo-goxo egoteko ere bai. Hotzaren-hotzez, lo egiteko elkarturik zeuden, horrela errazago egingo zutela pentsatu bait zuten. Batek izan ezik, beste guztiek lo hartu zuten, baina bestea egin gabe geratu zen gau osoa, beldurraren beldurrez.

Goiza segituan iritsi zitzaien. Zorionez, bi pertsonek mobila zeukaten baina batek ez zeukan bateriarik.

Koberturarik ez zuten aurkitzen, teilatu gainean jarri arte. 112-ra deitu zuten segituan eta harriturik etorri egin zen helikopteroa. Honako hau ''Taxi'' bat bezela zen, baina erreskatetakoa.
Danel Garmendia

Egun pasa Txindokira
Neguko goiz argi batean,lau neska mutil Txindoki izeneko mendira joan ziren zerua urdin-urdina zegoelako.Altua eta aldapatsua da. Igo behar dan bidea estua eta harkaitzez inguratutakoa da.
Beraiek konturatu baino lehenago gaua iritsi zan eta derrepenten elurra egiten hasi zenean ilun ilun jarri zen zerua.
Orduan, lau neska mutilak beldurtuta zeudelako babes bila hasi
ziren.
Hortik 15 minutura harrizko txabola zahar bat aurkitu zuten.
Txabolara hurbildu zirenean atea irekitzeko beldurrez,
bazpaere atea jo zuten.
Baina inork erantzun ez zuenez, atea poliki poliki ireki eta barrura sartu egin ziren.
Neska mutilak logurea zeukaten baina ekaitzaren zaratarekin ezin zuten lo hartu.
Hortik minutu batzuetara ekaitza gelditu zenean denak lotan geratu ziren.
Hurrengo egunean lau neska mutilak oso kezkatuta zeren eta gose handia zuten.
Bi mutilak janari bila joan ziren eta beste bi neskak txabola zaintzen geratu ziren.
Mutilak helikopteroa ikusi zutenean buelta hartu eskua jaso eta deitzen hasi ziren eta korrikan joan ziren helikopteroarengana.
Oso pozik jarri ziren,etxera bueltatzeko gogo handia zutelako.

Miriam Gago









Eskerrik!!
Neguko egun eguzkitsu eta hotz batean, 6.mailako lau neska mutil mendizale eta ausart, ongi prestatuta edozertarako, Idiazabalgo plazatik aterata mendira joan ziren. Mendi altu eta arkaitzez inguratua zen hura eta oso igoera beldurgarriarekin. Eguzkia zegoen baina mendian gora eta gora, ekaitz gogor eta indartsu bat hasi zen bapatean.
Umeak beldurturik zeuden arren aurrera segi zuten. Neska mutil ausart hauek bidetxo bat aurkitu zuten. Neska mutil ausart hauek bidetxo bat aurkitu zutenean segitzea erabaki zuten, orduan txabola zahar eta ez ahin ongi egina aurkitu zutenean pixka bat pozu ziren.
Neska mutilak txabola zahar artan pasa zuten gaua, hotzez hil behar zirela uste zuten eta lauak batera jarri ziren lo egiteko. Beraietako mutil batek ezin zuen lo hartu eta ateko zirrikitutik begira jarri zen, oso kezkatuta zegoen. Mutikoak ez zuen lo hartu gau osoan, beldurturik eta hotzez dar-darka zegoen eta.
Hurrengo egunean kanpora atera ziren zer eguraldi egiten zuen ikusteko. Bidean beste pixkabat aurrera segi zuten. Dena elortuta ikusi zutenea jolasteko gogoa sartu zitzaien, baina ezin zuten. Aurrera segitu beharra zeukaten, bidea oso gutxi nabaritzen zen arren. Pruebak egiten ari zen helikoptero bat pasa zen handik eta orduan denak batera esan zuten:
-Eskerrak!!
Orduantxe helikopteroko gizonak lau umeak hartu eta beraien etxera eraman zituen.
Saioa Elorza








Mendian arazoak
Baziren behin 4 gazte oso ausart eta mendizaleak. Neguko arratsalde eguzkitsu batean mendira joatera erabaki zutenak. Mendi hori handi eta malkartsua zen, gainera ekaitz asko egoten ziren, marrazki bizidunetako mendien antzekoa, halere beraiek zuten gogoak mendira joateko ausardia eman zieten, Everest izena du, eta India ipar ekialdean kokatzen da.
Mendian gora zihoazten, nahiz eta aldapa handiak egon, eguna ederki pasatzen hari ziren, baina halako batean, eguzkiaren dizdira hori ez zuten ikusten, zerura begiratu zutenean dena beltz-beltz zegoen, magoek trukuetarako erabiltzen dituzten estalki handien antzekoak. Beldurtzen hasi ziren, zer gertatuko zen pentsatzearekin batera. Mendian aurrera segitu zuten estalpe baten bila, bapatean, izugarrizko ekaitza hasi zuen , gainera pixkanaka-pixkanaka gaua iritsi zitzaien. Ia mendiaren puntan harriz inguraturiko bide bati segitzean, harriz eginiko etxabola txiki eta sixtrin bat aurkitu zuten gaua igarotzeko. Mutiko batek esan zuen:
-Nork esango zuen hemen, mendiaren puntan, etxabola bat egotea!
-Zeinen ondo, lo egiteko aterpe bat! Baina janaria egongo balitz hobeto!
Erantzun zion.
Gehiago gerturatu eta atea irekitzea lortu zuten, ahal bezain laster sartu eta egurrez estalitako lurrean eseri eta elkarren ondoan jarri ziren, elkarri berotasuna emateko, gainera txandaka ibiltzen ziren atean zegoen txirriztutik, ea atertu zuen ikusteko, hala bazen janari pixka baten bila atera ahal izateko. Egia esan beraien tripek gosearen gosez ateratzen zituzten otsen ondorioz, gutxik lo hartu ahal izan zuten.
Baretu zela jakin bezain laster, janari bila atera ziren, baina ahazturik zeukaten dena elurturik zegoela. Denek, hil egin behar zirela pentsatu zuten, halako batean kargamentuko helikoptero bat pasatu, eta denak jauzika, oihuka eta brinkoka hasi ziren, halere ez zien kasu zipitzik ere egin. Mutikoak dezepzionatuta sentitu ziren, gurasoek poliziari hots egin zioten eta orduan bai iritsi zela erreskaterako helikopteroa, hain pozik sentitu zirenez dantzan hasi ziren, eta denak etxera joan ziren.
Hala bazan eta ez bazan sar dadila kalabazan eta irten dadila Idiazabalgo plazan.
Idazlea: Ion Gorrotxategi














2011(e)ko irailaren 16(a), ostirala

EUROPA IKASTEN




Europa ikasteko, aurrez sortua duzuen lotura(EspaƱa ikasten) erabilgarria da, puzzleA, non dago?.........Europako Herrialdeak , hiriburuak, ibaiak, itsasoak e.a. ikasteko oso interesgarria. Hasi poliki-poliki ikasten.ANIMO!!!!

2011(e)ko irailaren 8(a), osteguna

Ikasturte berria

KAIXO LH-6 KO IKASLE GUZTIOI!
Bukatu da oporraldia eta berriro ere lanean hasi beharko dugu, serio,serio. Hasteko, pilak era atseginean kargatzen joan zaitezten hemen bidaltzen dizuet beste lotura bat, geometria eta neurriak errepasatzeko. egin KLIK hemen.