Translate

2016(e)ko martxoakren 15(a), asteartea

BERTSO RAP!!

2. hiruhilekoan bertsoak egin ditugu binaka, ondoren bertso hauek baliatu ditugu bertso rap abesti hauek egiteko. Entzun eta gozatu gure lanaren emaitza!!!


MUNDU BERDINA ALA DESBERDINA?

Mundu guztian denok
berdinak al gara?
hori izan da beti
gu denon galdera,
desberdin ala berdin
nolakoa zara?
baina zuk zeuk bakarrik
pentsatu aukera.

Zu horretaz  kexatzen
ibiltzen al zara?
konponduko al dugu
mundu hau. Aurrera!!!!!!
azal koloreetan
desberdinak gara?
txuritikan hasita
segi beltzenera.

Asko saiaturikan
iritsiko gara,
mundu berri batean
bizi izatera,
ez dutenak gogorik
iritsiko dira,
triste, bakarrik eta
gaizki bizitzera.

Laguntza eske datoz
triste ta bakarrik,
kalean bizi dira 
ez dute etxerik,
oso gaizki datozte
oain gure atzetik,
kafe pote batekin
ez dute besterik.



Julene eta Maren. 


 
NESKEN AURKAKO INDARKERIA

Neska eta mutila
ezagutzen dira,
eta biak batera
dijozte festara,
bere begiradakin
maitemintzen dira,
lagunak utzi eta
dijoaz etxera.

Oso polita dela
ematen  du denak,
baina ez da horrela
zenbat haserreak,
mutilak uste dute
direla hobenak,
baina neskatxak ere
ez gara xamurrak.

Neskak egin behar du
agindutakoa,
mutila joka dabil
neskatxa gaixoa,
zelatan dabil beti
mutiko tontoa,
neskatxak daukalako
bere erritmoa.

Leila eta Naia U.  


ABUSOA

Ez dut ezer ulertzen
nola egin duten,
nola debilen aurka
dauden beti sartzen,
izkutuan dabiltza
beti abusatzen,
jenden eskubideak
dituzte urratzen.

Batzuek uste dute
hau joko bat dela,
munduan ez da hola
inun ez bezela,
neskak beti beldurrez
isilen daudela,
mutilek zerbait egin
beharko dutela.

Konponduko al dugu
giza abusoa,
laguntza behar dugu
onenetakoa,
nerabezaroa hau
da absolutoa,
bidea hartzen dijo
jada badijoa.

            Eneko eta Markel G.
HASERREAK

Niri aurpegi txarrak
jartzen badidazu,
nik aurreratzen  dizut
bide motza duzu,
eske eta oskokin
kokoteaino nauzu,
beize entzuten baizut
Ikusiko duzu.

Lexuri eta biok
ez gara lagunak,
gaizki konpontzen gara
ditugu lixkarrak,
hala dare ta beti
gure neskatoak,
beti haserre dare
gure laguntxoak.

Nire lagunak ere
ados daude aizu!
ez dakigu zer egin
zuk hori bakizu,
aldauko zealakon
itxoitten gauzkazu,
nik ustet baietz baƱa
hori zuk dakizu.


Txikikeriagatik
gu haserre gaude,
baina ondoren beti
gara adiskide,
orain lagunak gara
lixkarrak ez daude,
elkarrekin lanean
gu gara mahaikide.

Hobetzen ai zea ta
horrela ondo zu,
nik lagunduko dizut
eskatze baiazu,
pertsona ona zeala
gogorau diazu,
hola seittuko zula
                                                      aseguraiazu.

                                                                                                
                                                  Lexuri eta Oumayma
ESKOLAN ASPERTUTA

Eskola aspergarria
iruditzen zaigu,
ondo nahi dugu pasa
jolastu nahi dugu,  
gorputz hezkuntzan lanak
bidaltzen dizkigu,
Lan asko dira eta
aspertu gara gu.


Laster aste santuak
allatzen zaizkigu,
azkeneko astea
gainean daukagu,
makinitan jolastu
egin behar dugu,
iuju azterketak ia
bukatu ditugu.

                                                                      
                                                          Alain eta Jon
FESTETAN ERE ESKOLAN!!!

Gaur hasi dira festak
Idiazabalen,
baino beti bezela
gaur e gare hemen,
besteak barrakatan 
ta gu lanak eitten,
ta ez zaigu gustatzen
bazilatzeiguenen.

Irakasleak beti
guri lanak jartzen,
ta bitarten Maria
petardoak saltzen,
DBH-ko danak
hasteie azaltzen,
eskolaipe dare ta
inbidie ematen.

                                              
                                                 Arene eta Naia L.
BASURA GEHIEGI

Basura gehiegi dau
lurretik botata,
jateko gauzak dira
goxoki bokata,
baita gehiago ere
pasta eta tarta,
danak txakurrak jaten
guri dizkigu ta.

Birziklatzen gabiltza
dena txukuntzeko,
erratza eskuetan
kaka jasotzeko,
Izalgo jendeak du
asko ikasteko,
zaborrak jango digu
guztioi betiko.

                                                                     Aieko eta Jeffer
 IZALGO FESTAK

Izalgo festak dira
ondo pasatzeko,
axari  jeitsiera
ondo ikusteko,
lagunekin batera
bai disfrutatzeko,
barrakakoak daude
asko jolasteko.

Ensaioak ditugu
playbacka egiteko,
lagunekin garajen
ondo pasatzeko,
gero txokolatada
ondo dastatzeko,
bi bizkotxo daude ta
hori laguntzeko.

Naiara eta Ainhoa