GAU BAT KONGUR MENDIAN
Joan den hilabetean lau mendizale ausart eta jakintsuek, Kongur
mendira igotzea erabaki zuten. Mendia altua zenez eta harkaitzez
inguratuta zegoenez, oso-oso prestatuta joan ziren: txamarra
handiekin, praka eta galtzerdi lodiekin eta motxilan behar diren tresnekin.
Halako mendiak, eguraldia eta bide luzeak ikusi ondoren, txundituta geratu ziren, baina, hala ere harkaitzen tarteetatik aurrerantz jarraitzea erabaki zuten.
Bide zakar haietatik jarraitzean, ilundu egin zitzaien eta gainera galduta zeudela konturatu ziren. Ondoren ekaitz bortitz eta beldurgarri bat hasi zen. Baina mendiaren gailurrean zegoen txabolatxo zahar bat aurkitzean, hoberena gaua bertan igarotzea zela erabaki zuten.
Txabolatxo hartan sartzean, goxoago sentitu ziren. Lo hartu behar zutenean beldurra sartu zitzaien, horregatik, bata bestearen ondoan jarri ziren goxo-goxo, baina horrek ez zien kezkamena alde batera uzten. Hala ere hurrengo egunean zeukaten burua jarria.
Goiza argitu zenean, bakoitzak bere gauzak hartu eta kanpora atera ziren. Begiak irekitzean txundituta geratu ziren elurte hark bota zuen elur guztiarekin. Dena txuri-txuri zegoen. Aurrerantz jarraitu ordez bertan geratu ziren. Baina beraiek ez ziren kezkatuta zeuden bakarrak, beraien gurasoak ere kezkatuta zeuden. Gurasoek suhiltzaileengana joatea erabaki zuten eta, helikoptero bat Kongur mendira bidaltzeko esan zieten. Hantxe zeuden lau mendizaleak mendiaren gailurrean. Helikopteroa ikustean pozez zoraturik jarri ziren. Eta azkar-azkar etxera eraman zituzten.
Amaia Lopez
EGUN BELDURGARRIA
Orain dela urte batzuk, neguko egun eguzkitsu batean lau neska-mutil mendizale eta adoretsuak ,Alpetako Galibier mendira ausartu ziren joatea.Mendi hau ikaragarria zen, aldapatsua eta elurtua batez ere.
Biharamunean, lau gazteak, Serre-Chavalier herritik ttipi-ttapa abiatu ziren Galibier muga zutelarik.Mendi magalean, eguraldi paregabea zegoen,baina pixkanaka eguraldia zapuzten hasi zen.
Denbora bat pasatu ondoren, elurra eta ekaitza hasi ziren, dena den, ausartak izan ziren, hotzez izoztuta zeuden eta hala ere adoretsu aurrera jarraitu zuten.Baina azkenean hotza ezin jasanik txabola txiki bat ikusi zutenean bertan sartu ziren beldurraren-beldurrez.
Gaua zetorren einean, ez zuten soluziorik bilatzen eta lotan gelditzea erabaki zuten.Gauean, denak lotan zeuden bat ez ezik, hura beldurrarengatik bigilatzen ari zen hartzen bat ez sartzeko.Azkenean hura ere amore emanda lo gelditu zen.Baina orduak pasa ondoren, hots batekin esnatu zen.Hots hori nondik zetorrren jakin nahiean, ateko zirrikitu batetik begiratu zuen, itzal haundi bat ikusirik, izututa atea ireki zuen, eta atearen beste aldean guarda bat zegoen.Harekin, elkarrizketa luze bat eduki ondoren, hurrengo egunean helikoptero bat etorriko zela haien bila esan zion.Bera pozaren-pozez , eta beldurrak kendurik azkenean lo hartu zuen.
Hurrengo goizean, notizia kontatu zien beste lagunei, haiek kanpora atera ziren. Pare bat ordu egon ziren itxaroten eta ez zegoen Helikopteroaren arrastorik ere.Azkeneko momentuan etsita zeudenean etorri zen, lau gazteak bertan sartu eta etxe aldera joan ziren.
Ibai Urteaga
Bi ipinak oso politak eta ondo eginak zeuden eta gustatu zait.
ErantzunEzabatuNotatzen da ez direla bukatzera joan, baizik eta hobeto egitera …
Iñaki Imaz
Oso politak dira, eta asko gustatzen zaizkit. Oso ondo ikusten da lan asko egin dugula ipuin ahuetan. Espero dut horrelako ipuin gehio egitea eta blogen jartzea.
ErantzunEzabatuJulen Moure
Ibai eta Amaiaren ipuinak niri asko gustatu zaizkit: ortografiako akats asko ez dituztelako...
ErantzunEzabatuIhaz ikasi genuena denok ari gara aplikatzen eta asko ari gara saiatzen: loturak...erabiliz.
Maite nik espero dut zu gurekin gustora egotea, ni beintzat zurekin oso gustora nago eta jejeje.
Ane Garmendia
Niri ipuin hauek, asko gustatu zaizkit, oso osatuak daudelako, eta lehengo urtean ikasitako gauzak aplikatzen ditugulako . Horrez gain, asko saiatu gara ipuin hauek egiterako orduan eta horrek fruitua izan du.
ErantzunEzabatuNik uste dut, harro egon behar garela egun dugun lanarekin.
Ibai Urteaga
Niri historio hauek oso ongi daudela iruditu zaizkit,ez dutelako oktografia akats askorik,eta pautak ondo segitu dituztelako.
ErantzunEzabatuMaddi
BALORAKETA
ErantzunEzabatuNiri ipuinaren eskema jarraitu dutela iruditzen zait.Ortografia bein eta berriz errepasatu dut. 5.mailan ikasi genituen lotura,deskribapen... batzuk erabili ditut.Batez ere adjetiboak: mendiak bideak.. deskribatzeko.
Erabili ditudan loturak, deskribapenak, ideiak... ondo idatzita daudela iruditzen zait. Nahiko originala dela uste dut.
Ipuina idaztean asko dibertitu naiz eta bukatzerakoan oso gustora sentitu naiz egin dudan lanarekin.
Niri ipuinak eskolako web orrialdean jartzea gustatuko litzaidake.
Amaia Lopez
BALORAKETA
ErantzunEzabatuNi oso gustora geratu naiz egindako lanarekin, nahiz eta blogean nirea ez zintzilikatuta egon.
Nik nire ustez ondo jarraitu ditut pautak. Maitek esaten duen bezala ortografia... errepasatuz.
5. mailan ikasitako loturak,adjetiboak...nire ustez ondo aplikatu ditut, nahiz eta konparaketarik ez jarri.
Oso gustora aritu naiz ipuina idazten eta horrelako beste bat gustatuko litzidake idaztea.
LEIRE SAN PEDRO
BALORAKETA
ErantzunEzabatuNire ustez jarraitu dut landutako ipuinaren eskema.Ortografian ez
daukat akats handirik eta 5.mailan ikasitakoa erabiltzen saiatu naizen arren,konparaketarik ez dut jarri.
Orokorrean nahiko ondo moldatu naiz hau dena aurrera eramaten.Gustura
gelditu naiz egin dudan lanarekin nere ustez,ipuina ondo osatua dagoelako.
Ipuina egiterakoan oso ondo sentitu naiz.
Nik ipuin hauek gu baino txikiagoei irakurriko nizikieke,oso ondo
daudelako.
Garazi Telleria
IPUINAREN BALORAKETA:
ErantzunEzabatuEz dakit zuek,baino ni oso gustora geratu naiz egin dugun lanarekin.
Nik niretzat,ongi jarraitu ditut pautak.Maite andereñoak esan
bezala.Ortografia behin eta berriro errepasatu nuen,ongi zegoela zihurtatzaeko.
Nire usteetan behintzat,lehengo urtean ikasitako gauz asko aplikatu ditut,nahiz eta konparaketak ez ditudan idatzi.Tokiak,ongi deskribatu
ditudala iruditzen zait.
Guztia aurrera eramateko berriz,ederki moldatu naiz.Oso oso gustora sentitu nintzen ipuina bukatutakoan,lan sakona egin nuela iruditu
zitzaidalako.
Beste horrelako horrelako ipuintxo bat egitea bikain irudituko litzaidake.
Nire irteerak:
1- Eskolako webean ipuinak zintzilikatuko bagenituzke,ederki!
2- Niri,asko gustatuko litzaidake,eskolan,ipuin kontaketa bat egitea.Guk
antolatuko genuke.Seigarren mailakoak gara eta! Nik uste dut,bagarela
kapazak,ipuin kontaketatxo bat antolatzeko.Gainera eskolako umeei,asko
gustatuko zaiela pentsatzen dut.
MAITE GARMENDIA