Honako hau izan da emaitza:
Translate
BERRIAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
BERRIAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2018(e)ko ekainaren 21(a), osteguna
ANTZERKIA GAZTELERAZ
3. hiruhilekoan gaztelanian bi antzerki prestatu ditugu 3. eta 4. mailakoei eskaintzeko.
Honako hau izan da emaitza:
Honako hau izan da emaitza:
2018(e)ko ekainaren 20(a), asteazkena
ZEGAMARA BIZIKLETAZ IKASTURTEA KIROLA EGINEZ AMAITZEKO.
Ekainaren 15 ostiralean, Zegamara joan ginen bizikletaz 6. mailakoak. Bertan indar berritzeko hamaiketakoa egin eta berriro ere Idiazabal aldera abiatu ginen. Bidean Seguran gelditu eta jolasean ibili ginen.
Aita Iparragirreko gure ibilbidea amaitzeko modu ezin hobea!!!
Begira zein ondo ibili ginen!!
2018(e)ko ekainaren 19(a), asteartea
ALBAOLAra IRTEERA
Ekainaren 8an ALBAOLAra joan ginen, bertan San Juan baleontziaren istorioa eta historia ezagutzeko aukera izan genuen.
Beste behin gehiago ere ederki pasa genuen!!!
2018(e)ko apirilaren 16(a), astelehena
BENGOLARA IRTEERA
Munitibarren aurkitzen den energia berriztagarrien interpretazio zentrora irteera egin genuen aste santu aurretik. Bertan eguzkiarekin, urarekin, haizearekin, biomasarekin... energia nola sortu daitekeen ikasi genuen.
2017(e)ko abenduaren 19(a), asteartea
TABAKALERAN EGINDAKO LANAK
TABAKALERAKO LANAK
Hauek dira tabakaleran ordenagailuz
egindako 5. mailakoon lanak.
Hauek dira tabakaleran ordenagailuz
egindako 5. mailakoon lanak.
SASIETAKOEKIN JOLASEAN
MURRIZTU, BERRERABILI ETA BERZIKLATU!
Azaroak 22an Sasietakoak etorri ziren eta beraiekin pasa genuen eguna. Jolas eginez asko ikasi eta ondo pasa genuen!
2017(e)ko azaroaren 22(a), asteazkena
TABAKALERARA IRTEERA
Azaroaren 17an 5. eta 6. mailako ikasleak Tabakalerara irteera egin genuen. Tabakalerako magia eta zientzia erakusketa eta bertako liburutegia ikusi ondoren, itsasertzean bazkaldu eta jolastu genuen.
2017(e)ko ekainaren 14(a), asteazkena
IRTEERA LEKEITIORA
Aurreko astean Lekeitiora joan ginen bi egunetarako.
Bertan Lekeitio ezagutzeaz gain, bertako kofradia bisitatu genuen, Isuntzako arraunlariekin traineran San Nikolas irlaraino joan ginen eta noski eguraldiaren laguntzaz hondartzan ere ibili ginen.
Bertan Lekeitio ezagutzeaz gain, bertako kofradia bisitatu genuen, Isuntzako arraunlariekin traineran San Nikolas irlaraino joan ginen eta noski eguraldiaren laguntzaz hondartzan ere ibili ginen.
BEGIRA! BEGIRA! ZEIN ONDO PASA GENUEN!
2017(e)ko martxoaren 30(a), osteguna
EUREKA! ZIENTZIA MUSEOA
Martxoak 24 ostiralean Donostiara joan ginen Zientzia Museoa bisitatzera. Bertan kimika lantegia, planetarioa eta museoa ikusi genituen.
Ondoren, bazkaltzera Antiguoko Miramar jauregira jeitsi ginen; gero, eguraldi ederra egiten zuenez Haizearen Orrazira joan ginen.
EDERKI PASA GENUEN!!
Ondoren, bazkaltzera Antiguoko Miramar jauregira jeitsi ginen; gero, eguraldi ederra egiten zuenez Haizearen Orrazira joan ginen.
EDERKI PASA GENUEN!!
2016(e)ko abenduaren 23(a), ostirala
5. MAILAKOEN MANNEQUIN CHALLENGE-AK
2016ari bukaera emateko izoztuta gelditu gara momentu batez... eta hori "mannequin challenge-a" grabatzeko baliatu dugu.
Espero dugu zuen gustokoa izatea!!
Espero dugu zuen gustokoa izatea!!
2016(e)ko azaroaren 22(a), asteartea
EUSKARA EGUNA
Badatorrela, badatorrela... Euskara eguna!!
Huntza taldearen "aldapan gora" abestia abestuko dugu aurten...
EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU!!!
2016(e)ko azaroaren 5(a), larunbata
ZERAINEN EGUN PASA
Urriak 28 ostiralean, Zerainen izan ginen 5. eta 6. mailako ikasleak.
Goizean goiz autobusez meategira joan ginen. Bertan dagoen interpretazio zentroa ikusi ondoren hobeto ulertu genuen zertarako erabili zituzten bertan ikusten diren harrizko erraldoi handiak, kable bidez Ormaiztegiraino jeisten ziren karrotxoak... Gero satorrak bezala lur azpian sartu eta garai batetako meatzari bihurtu ginen galeria ilunetan.
Ondoren, eguraldi ederraren laguntzaz, oinez Larraondo zerrategira abiatu ginen. 1890tik 1960ra martxan egon zen hau eta bitxiena zera da; uraren indarraz baliatzen zela!! ikusgarria benetan!!
Azkenik Zeraingo herriraino iritsi ginen paseo eder bat emanez. Han bazkaldu, jolastu eta berriro eskolara bueltatu ginen.
EDERTO PASA GENUEN!!

2016(e)ko ekainaren 27(a), astelehena
PASADIZOAK
AGUR GUZTIOI...
6. maila bukatu dugu eta eskolatik bagoaz, ederto pasa ditugu urte guzti hauek eskolan.
2 urteko gelatik hasi eta 6. mailaraino hainbat pasadizo izan ditugu, baina denak ezin dizkizuegu kontatu...
Hori dela eta pasadizo hauetako batzuekin bideo-dokumentala egitea bururatu zitzaigun...
BEGIRA, BEGIRA!!!

2016(e)ko maiatzaren 10(a), asteartea
Aibarko parke eolikoa
Energia gaia lantzen ari garela eta Aibarko parke eolikora egin genuen bisitako argazkiak ikusi ditzakezue hemen behean.
Asko ikasi genuen energia berriztagarrien garrantziari buruz, ondoren bertan bazkaldu eta ederki pasa genuen jolasean.
BEGIRA, BEGIRA!!!
Asko ikasi genuen energia berriztagarrien garrantziari buruz, ondoren bertan bazkaldu eta ederki pasa genuen jolasean.
BEGIRA, BEGIRA!!!
2015(e)ko abenduaren 24(a), osteguna
ANTZERKIAK
2015ari bukaera emateko 6.mailakoek bi antzerki eskeini genizkien 3. 4. eta 5. mailako lagunei.
6. A-koek IRAKASLE GAIZTOAK antzerkia antzeztu genuen, eta 6. B-koek LAN BATEN BILA.Urduritasunak urduritasun... nahiko txukun atera zitzaizkigun bi antzezlanak, edo hori da guri iruditzen zaiguna behintzat. Ea zuri gustatzen zaizkizun!!
2015(e)ko ekainaren 22(a), astelehena
Agur 5.maila
Ekainak 19an ikasturteko azken eguna ospatu genuen.
Horrelako egunek festa kutsua izaten dutenez, guk ere zerbait berezia egin nahi izan genuen, gure ikaskide berria den Jeffersonek Nikaraguako ohituren berri eman zigun. Horretarako bere gurasoek egindako bi "piñata" ekarri zituelarik.
Nikaraguan ospakizun gehienetan izaten omen dituzte "piñatak", karameloz betetako irudiak dira. Irudi hauek begiak estali eta makila batekin joaz apurtzea da helburua, apurtutakoan barruko karameloak hartzeko aukera izaten dute umeek. Gure kasuan paperez eta kartoiez egindako "piñatak" ziren, OSO POLITAK gainera, begi bistan gelditu zen Jeffersonen gurasoek duten artea.

ESKERRIK ASKO.
Beste behin gehiago ere ederki pasa genuen, bai ikasleek baina baita irakasleok ere!!!
ONDO PASA UDAKO OPORRAK!!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)