Translate

2012(e)ko otsailaren 10(a), ostirala

GURE IPUINAK 2








GIZAJO BATEN EGUNKARIA
EGILEA: Jeff Kinney
ITZULTZAIEA: Miren Arratibel
ARGITALETXEA: Eleberri 2010eko urrian
SAIA: Alberdania
Intrigazko liburua da irakurtzen ari zarenean, hurrengo egunean gertatuko zaiona jakin nahi duzulako.
Liburu honen argudioa Greg izeneko mutiko batek egunero gertatzen zaizkion gauzak kontatzen dituela da. Ilustrazio asko ditu denak txuri beltzean, horrez gain landugabeak dira . Liburua oso erakargarria da eta hori gutxi balitz gomendagarria ere bada. Deskribapen laburrak ditu , irudietan azaltzen duelako lekua hain zuzen ere. Idatzita dagoen modua zera da elkiarrizketarik ez eta narrazio gehiegi, baita ere irakurterreza da. Pertxonaia ixila, gaztea eta aldi berean bakartia da.
Xabier Agirre


NI EZ NAIZ TXOTXOLO...!EGILEA: Aizpea Goenaga
ILUSTRATZAILEA: Kiko Goenaga
ARGITALETXEA, URTEA: Erein, 2006
SAILA, ZENBAKIA: Antzoki txikia, 6
Antzerki liburu honen ideia nagusia hau da: bi mutikok eta neska batek (bakoitza bere aldetik), zerbait lortu nahi dutela eta asko saiatzen direla lortzeko da.
Liburu hau asko gustatu zait irakurterreza, humorezkoa eta atsegina delako. Hori dela eta, gomendagarria dela esango nuke.
Pertsonaien deskribapenak liburua hasi aurretik esaten ditu, marrazki batez lagundurik. Lekuenak berriz, eszena hasi aurretik daude idatzita.
Antzerki honen ilustrazioak oso politak eta ederrak dira. Honekin batera, esanguratsuak ere badira.
Istorio hau oso parregarria eta erakargarria da, ez da oso luzea errez irakurtzen delako eta nirengan siƱestu ezazue , engantsatu egingo zaretela liburu hau irakurriz gero.
Danel Garmendia



GALTZERDI SUIZIDA
Egilea: Mariasun Landa.
Ilustratzailea: Antton Olariaga.
Argitaletxea, urtea: ELKAR, 2001. urtea.
Nik irakurri dudan liburua abenturazkoa da nahiz eta drama pixka bat edukitzea gustatuko litzaidakeen. Liburu honen ideia nagusia, galtzerdi bat duen bizimoduarekin nazkatuta dagoela eta bere burua 4. pisutik bera botatzen duela da. Handik aurrera istoria desberdinak gertatzen zaizkio. Liburu hau nik gomendatu egingo nuke oso erakargarria eta atsegina delako, nahiz eta deskribapenak ez diren oso zehatzak. Ondo eginak daudenak berriz elkarrizketak dira, benetazkoen parekoak. Esaldiak ez dira oso luzeak baina irakurtzerakoan atseginak. Irakurtzerakoan haria hartzea oso erraza da, baina batzuetan ezagutzen ez nituen hitzak azaltzen ziren.
Ilustrazioak oso koloretsuak izan arren ez daude asko landuak. Istorioa liluragarria eta interesgarria da baita erakarrgarria ere.
Pertsonai batzuk maltzurrak dira, beste batzuk ausartak baina batzuetan pixka bat eroak iruditu zaizkit.
Ane Garmendia





1 iruzkin:

  1. Kaixo!!!!
    Ipuinak, ikusten dira asko landuak daudela nahiz eta batzuetan akats dexente ikusi. Nabarmentzen da eman ziguzun orria erabilgarria egin zaigula.

    Ane Garmendia

    ErantzunEzabatu