Translate

2012(e)ko otsailaren 10(a), ostirala

GURE IPUINAK 3













ITSASOKO LOTI EDERRA
Egilea: Xabier Mendiguren
Marrazkiak: Jose Belmonte
Argitaletxea:Elkar
Liburu ha abenturazkoa da eta erdi bukaera aldera tristetzen joaten da pixkanaka. Liburuaren argudioa, Txoan (liburuko protagonista) arrantzara joaten denean hasten da. Traganarru baten barruan sartzen denean eta Herrixka batera iristen denekoa. Bertan ostatu baten bila, neska baten ostatura iritsi da. Txalupa konpondu bitartean egongo da herrixka artan.txalupa konpondutakoan itzuliko da bere herrira, baina neska hark beregana izultzeko esan zion ahal bezain laister.Bere herrira itzultzean bertan ezkontzen da eta itzultzeko esan zihon neskak (sorgin bat izanik) madarikazio bat bota zihonekoa Txoani da.
Liburua gustagarria eta atsegina da, baina, hitz zailsamarrak ditu. Deskribapenak, nahiko zehatzak dira, eta bai pertsona eta bai toki ongi deskribatzen dituen liburua da.
Ez dago elkarrizketarik ipuinean, baina, idazlea eta iratxo izorratzaile baten eztabaidak daude erabat ipuineko gaitik aparte.Bestalde ipuinean daudenak ongi eginak dira.
Esaldi eta paragrafoak ez dira oso luzeak eta ezta ere oso motzak, ongi eginak daude.
Liburua irakurterreza eta euskara jatorrean idatzia dago.
Ilustrazioetan berriz, grixekin jolasten du eta uneak ongi adierazten dituenak dira. Hasieran ez ainbeste baina erdialdean dibertigarriagoa da eta intriga gehiago dauka. Pertsonai batzuek ez dira oso errealistak, eta pixkabat denetik dago:maltzurrak, pobre
ak, ausartak, dibertigarriak...
Saioa Elorza



SABOTAIA
EGILEA: Jay Leibold
ITZULTZAILEA: Iñaki Mendiguren
ILUSTRATZAILEA: Ralph Reese
ARGITALETXEA: Elkar (1984)
Abenturazko liburu honen ideia nagusia hau da: ni naiz protagonista, Frantziako Errestentziako taldearen buru naiz. Alpeetako gaztelu batean Naziek atxilotuta dauzkaten bi lagun askatu beharra dauzkat, eta horretarako bi pertsonen laguntza edukiko dut.
Liburua oso atsegina iruditu zait nahi duzun ibilbidea aukeratu ahal dezakezulako. Lekuen detaileak ondo adierazten ditu eta elkarrizketak oso ondo eginak daude, gainera zehatzak dira. Paragrafoak oso luzeak baina errez irakurtzekoak direla iruditu zaizkit. Elkarrizketa gutxi eta narrazio gehiegi ditu eta ilustrazioak ere ez ditu asko, baina oso-oso ondo eginak daude.
Liburu hau abenturazkoa izan arren intriga ere badauka eta horren ondorioz bukaeraraino arretaz jarraitzen duzu. Pertsonaiak oso abenturazaleak dira, beti egoera arriskutsuen bila dijoaztelako.
Amaia Lopez



Kika Supersorginak ikasgela asaldatzen du


Egilea: KNISTER
Itzultzailea: Mari Eli Iturarte
Ilustratzailea: Birgit Rieger
Liburua humorezkoa izateaz gain abenturazkoa ere bada.
Argudioaren ideia nagusia Kikaren irakasleak zer egiten duen ikustera begirale berezi bat datorrela da. Hortaz, Kika bere magiaz baliatuko da dena ondo atera ahal izateko.
Liburua oso erakargarria da, historia benetan barregarria eta liluragarria delako. Deskribapenak ez dira hain zehatzak, horren ordez ilustrazioak erabiltzen dituelako. Elkarrizketak nahiko ximpleak dira, baina paragrafoaren tamainuari begiratuz gero, egokiak direla esan daiteke.
Pertsonaien ilustrazioak orrialdearen erdialdean jartzen ditu, gainera grixarekin jolastu ohi du ilustratzaile honek.
Pertsonai gehienak dibertigarriak dira, nahiz eta bat edo beste serio eta burugogorrak izan.
Ion Gorrotxategi



BAT PAT MAMUT HOZBERA
Egilea: Roberto Pavanello
Itzultzailea: Aitor Arana
Ilustratzailea: Blasco Pisapia eta Panela Brughera
Argitaletxea: Mezulari, urtea 2011
Sail zenbakia:7
Nire ustez, liburu honen zati gehienak abenturazkoak direla esango nuke, baina intriga pixka bat ere duela uste dut. Argudioa hotz handiko egun batean Bat Pat, Rebeka, Martin eta silber jaun-andrearekin Fogvilleko udazkeneko azoka batera joaten dira, baina han globo bat hartzen dute, eta orduan, haien abentura izugarriari hasiera ematen diote.
Abenturazko historia hauek asko gustatzen zaizkit, beti zerbait pasatzen zaielako, edota beti bukaera gauza ikaragarria bat getatzen delako.
Ilustrazioak asko gustatu zaizkit, idatziz esplikatu onderen hobeto ikusteko, marrazkietan ikusten dituzulako.
Orokorrean benetan gustagarria da, entretenigarria delako, bere beste liburuak bezalaxe. Baina benetan gustatu zait pertsonaien papelean errez sartzen zarelako. Deskribapenean pertsonaien izakeraren ezaugarriak ondo definitzen ditu, baina lekuen deskribapenak, idazleak idatzi ordez, gehiago, marrazkiak deskribatzen ditu. Elkarrizketak sinpleak ditu, baina esaldien parrafoak egokiak dira. Idatzita dagoen modua berriz irakurterrezak dira, nahiz eta liburuaren zati batzuk luzeak izana. Ilustrazioak koloretsuak, eta tokiak nahiz gertatzen diren egoerak ondo deskribatzen ditu, nahiz eta, idatziz ere zerbait deskribatzen duen. Oso polita iruditu zait liburu hau, kapituluen zehar gauza asko gertatzen direlako. Pertsonaiak orokorrean ausartak eta abenturazaleak dira hori bai gazteak.
Aritz Ibañez

3 iruzkin:

  1. Kaixo denori,
    zorionak eman nahi dizuet egin dituzuen aholkuengatik. Benetan ederrak dira eta liburu hauek irakurtzea animatzen dute.
    Segi horrela.

    ErantzunEzabatu
  2. Kaixo Juanma.
    Eskerrikasko, eta nire ustez zuek ere horrelako baloraketak egingo zenituztete.

    Ane Garmendia

    ErantzunEzabatu
  3. Oso baloazio txukun eta politak egin ditugula iruditu zait niri eta gainera, ikasi duguna aplikatu dugula uste dut.

    Ane Garmendia.

    ErantzunEzabatu