Translate
2012(e)ko otsailaren 9(a), osteguna
GURE IPUINAK1
GIZKI ATERATAKO ARGAZKIA
-Egilea: Mercedes Neuschäfer-Carlón.
-Itzultzailea: Xabier Monasterio.
-Ilustratzailea: Angel Domínguez.
-Argitaletxea, urtea: Elkar, 1992.
-Saila, zenbakia: Xaguxar, 9.
Intrigazkoa den liburu honetan Klaudia izeneko 6 urteko neskatila bat bahitu dute, argazkia ere ateratzen da albistean.Uwe izeneko mutiko bat eta bere lagunak ikerketak egiten hasten dira, eta haiek aurkituko dute bahitzailea aurkitzeko frogak.
Idatzita dagoen moduarengaitik oso erraz irakurtzen da eta horrez gain, nahiko ilustrazio gutxi ditu.Nik intrigazko liburuak gustatzen zaizkionari gomendatuko nioke liburu hau, intriga mantentzen duelako, baina hala eta guztiz ere deskribapenak errazak dira kokatzeko. Elkarrizketa nahiko gutxi daude paragrafoekin konparatuz, asko daude eta luzexamarrak dira.
Idatzita dagoen moduaren tamainuz ondo daude eta erraz harrapatzen da haria .
Ilustrazioetan ere ondo daude , nahiz eta grix koloreekin jolastu.
Istorioa interesgarria da eta bukaeraraino arretaz jarraitzekoa.
Pertsonaiak berriz, ausartak iruditu zaizkit , eta batzuk nahiko gazteak.
Maddi
STILTON DUT IZENA GERONIMO STILTON
EGILEA:Geronimo Stilton.
ITZULTZAILEA:Koldo Biguri.
ILUSTRATZAILEA: Larry Keys.
ARGITALETXEA:Destino.
Nik irakurri dudan liburua humorezkoa eta abenturazkoa da. Honen ideia nagusia, Geronimo Stiltonek lanerako laguntzaile bat kontratatzen duela eta hasieran ez dela ondo moldatzen berarekin da. Baina azkenerako, biak inor baino hobeto moldatzen bukatzen dute.
Liburu hau, kapituloka banatuta dago eta niri oso interesgarria eta erakargarria iruditu zait.
Deskribapenak, oso zehatzak dira nahiz eta laburrak izan. Elkarrizketak berriz, ondo eginak daude, baina nahiko sinpleak. Paragrafoak ere ez dira hain luzeak, baina ondo ulertzen dira.
Idatzita dagoen modua asko gustatu zait, horretaz gain, erraz jarraitzen da haria.
Ilustrazioetan koloreekin jolasten du, asko daude nahiz eta ez oso ondo eginak izan.
Niri asko gustatu zait historioa bukaeraraino arretaz jarraitzekoa delako eta guretzat egokia delako.
Liburu honetako pertsonaiak berriz, batzuk ausartak eta besteak beldurtiak dira.
LEIRE
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
Ze polita blogaren diseñu berria!
ErantzunEzabatuOso oso oso oso liluragarria da Maite!
Eskerrikasko!
MAITE GARMENDIA
Bi baloraketak ere ederki daude,antzematen da bai Leire eta bai Maddi saiatu direla euskeran ikasitako gramatika berria idazten.
ErantzunEzabatuNiri bi baloraketak oso ondo eginak daudela iruditu zaizkit. Gainera antzematen da euskeran ikasitako gramatika erabili dugula.
ErantzunEzabatuBi azalpenak ondo baino hobeto eginak daude, hori dela eta liburu hoiek irakurtzeko gogoa jarri zait.
ErantzunEzabatuOso ondo Leire eta Maddi niri asko gustatu zaizkit.
Oso baloazio txukun eta politak egin ditugula iruditu zait niri eta gainera, ikasi duguna aplikatu dugula uste dut.
ErantzunEzabatuAne Garmendia.
Niri oso landuak iruditu zaizkit idatzi ditugun balorazio guztiak.Gainera gelan landutako esaldiak...aplikatzen saiatu garela uste dut.
ErantzunEzabatuGARAZI TELLERIA