Translate

2016(e)ko azaroaren 5(a), larunbata

ZERAINEN EGUN PASA

Urriak 28 ostiralean, Zerainen izan ginen 5. eta 6. mailako ikasleak.

Goizean goiz autobusez meategira joan ginen. Bertan dagoen interpretazio zentroa ikusi ondoren hobeto ulertu genuen zertarako erabili zituzten bertan ikusten diren harrizko erraldoi handiak, kable bidez Ormaiztegiraino jeisten ziren karrotxoak...  Gero satorrak bezala lur azpian sartu eta garai batetako meatzari bihurtu ginen galeria ilunetan.
Ondoren, eguraldi ederraren laguntzaz, oinez Larraondo zerrategira abiatu ginen. 1890tik 1960ra martxan egon zen hau eta bitxiena zera da; uraren indarraz baliatzen zela!! ikusgarria benetan!!

Azkenik Zeraingo herriraino iritsi ginen paseo eder bat emanez. Han bazkaldu, jolastu eta berriro eskolara bueltatu ginen.
                                                     
                                          EDERTO PASA GENUEN!!













iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina