Translate

2015(e)ko ekainaren 22(a), astelehena

Agur 5.maila

Ekainak 19an ikasturteko azken eguna ospatu genuen.

Horrelako egunek festa kutsua izaten dutenez, guk ere zerbait berezia egin nahi izan genuen, gure ikaskide berria den Jeffersonek Nikaraguako ohituren berri eman zigun. Horretarako bere gurasoek egindako bi  "piñata" ekarri zituelarik.

Nikaraguan ospakizun gehienetan izaten omen dituzte "piñatak", karameloz betetako irudiak dira. Irudi hauek begiak estali eta makila batekin joaz apurtzea da helburua, apurtutakoan barruko karameloak hartzeko aukera izaten dute umeek. Gure kasuan paperez eta kartoiez egindako "piñatak" ziren, OSO POLITAK gainera, begi bistan gelditu zen Jeffersonen gurasoek duten artea.

ESKERRIK ASKO.








Beste behin gehiago ere ederki pasa genuen, bai ikasleek baina baita irakasleok ere!!! 

ONDO PASA UDAKO OPORRAK!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina