Translate

2012(e)ko azaroaren 15(a), osteguna

ERLIEBEA LANTZEN

Esanda bezala hemen jartzen dizuet etxean egiteko ariketa.
KOADERNOAN IDATZI :
 *BIZKAIKO GOLKOKO KOSTALDEAN AURKITU DITUZUN LURMUTURRAK ETA ITSASADARRAK (behar bada zure atlasa eta beste baliabide batzuk erabili baharko dituzu).
*KOSTALDE ATLANTIKOAN ( berdin)
*KOSTALDE MEDITERRANEOAN (berdin)

HONEZ GAIN , ERREPASATZEKO ETA GEHIAGO IKASTEKO LOTURA BAT JARTZEN DIZUET. PIXKANAKA HASI ZAITEZTE (hasieratik eta ordenan) PRAKTIKATZEN.KLIK

2012(e)ko urriaren 24(a), asteazkena

ESALDIA LUZATZEN

IA ESALDIA HAU ZENBATERAINO LUZATZEN DUZUEN! URA EDAN DUT
G Gogoratu : non nola, nolako, noiz.........eta horrelako galderak egitea lagungarri izaten dela. Egiten duzuen esaldia komentarioen bidez bidal dezakezue.
Ia hor azaltzen zaizkizuen segidak egiten joaten zeraten buruzko kalkuloa landuz. Lehenengotik hasi eta ondo egiten duzuen eran, hurrengora pasa.Uste det, oso ondo etorriko zaizuela ziurtasuna hartzeko. Hau ez da dena egun batetan egiteko, pixkanaka eta sarri-sarri baizik.KLIK

2012(e)ko urriaren 10(a), asteazkena

ESPAÑA MENDIAK


Hemen duzue mendiak ikasteko lagunduko dizuen web orrialde bateko lotura.Praktikatu  Mendi kateak non dauden eta bakoitzean dauden mendi altuenak aurkitu bertan eta atlasean. Erliebea lantzeko bi mapa dituzue: non dago? eta nolakoa? Aukeratu lehenengo bat eta hori landu eta gero aukeratu bestea. KLIK

2012(e)ko irailaren 19(a), asteazkena

ZATIKETAK EGITEN

Kaixo denoi! Zatiketak egiten praktikatzea komeniko zaizuela eta, ondoren jartzen dizuedan loturan egin dezakezue. Aukera duzue lehenengo zenbaki batez egiteko eta gero, bi zenbakiz egiteko behekaldean klikatu.
Erderaz dago baino ez dut uste ulertzeko arazorik izango duzuenik(bestela, gelan galdetu).Egin KLIK

2012(e)ko irailaren 5(a), asteazkena

ZENBAKIAK ETA ERAGIKETAK ERREPASATUZ

Kurtsoari hasiera emateko goazen eragiketa errez batzuk errepasatzera. Egin KLIK

2012(e)ko ekainaren 5(a), asteartea

ENERGIA 5

HEMEN DUZUE MAITE GARMENDIAK ENERGI MOTA EZBERDINAK LANTZEKO  GOMENDATUTAKO ORRIALDE BAT .KLIK

2012(e)ko ekainaren 1(a), ostirala

ENERGI ITURRI EZBERRIZTAGARRIAK: GAS NATURALA



ABANTAILAK:
  • Erregai hau erretzea, erreketa garbia eta eraginkorra da.
  • Erregai apetatsua da,eta erabali daiteke elektrizitatea sortzeko sistema eraginkorretan, bere sorrera sinpleagoa da beste erregaiekin konparatuta.
DESABANTAILAK:
  • Gas naturalak botatzen dituen CO2 eta hibrokarburoak: etano, propano, butano..  gutxiago ekoizteko eguzki-energia erreakzioa sortzen du.Hau, Lurrak hamarkada bakoitzeko 0,2 - 0,5 gradu igotzea egiten du.Zeren, Eguzki izpiak atmosferan eragina dute, baina izpi batzuk ez dira ateratzen eta Lurran isladatzen dira.
    LOTURA: KLIK
                                                                  SAIOA-GARAZI

ENERGI ITURRI BERRIZTAGARRIAK:EOLIKOA


 
ENERGIA EOLIKOA

Eguzkiak lurra berotzen du, baina lurrazalaren forma irregularraren eraginez, tenperatura desberdineko aire-masak sortzen dira, hots, dentsitate eta presio desberdinekoak.

Aerosorgailuak, haizearen energiatik energia elektrikoa lortzeko erabiltzen diren tresnak dira. Haizeak errotorearen besoak birarazten ditu eta hauek ardatzari lotuta daude. Ardatzaren biraketa energia elektriko bihurtzen da sorgailuan. Sortutako elektrizitatea azpiestazioan jasotzen da. Hemen egokitu eta sare elektrikora bidaltzen da. Azkenik,sare elektrikoetatik etxeetara,lantegietara... iristen da.

ABANTAILAK:

- Energi berriztagarria da,agortezina.

- Ez du erregai fosilik erretzen.

- Erabiltzean,ez du kutsatzen.

-Energia-iturri merkea da.

DESABANTAILAK:

- Kokatuta egon behar da haizea indartsu jotzen duen tokian.

- Lan mugimendu handia egin behar da.

-Eolikoak egiterakoan,kutsatu egiten du.

-Hegaztiak eoliokoen errotoreekin txokatzen dira.


LOTURA:KLIK
                                         EGILEAK:Iñaki eta Maite.G.

 

 

ENERGI ITURRI BERRIZTAGARRIAK: HIDRAULIKOA

LOTURA: KLIK
                                                                     

ENERGI ITURRI EZ BERRIZTAGARRIAK:PETROLIOA

ABANTAILAK:
-MERKEA DA
 -ERABILPEN ASKO DITU.
 -GERORAKO GORDE DAITEKE.
-ENERGI ITURRI ERABILGARRIENA DA
-GARRAIATZEKO ERRAZA DELAKO.  
DESABANTAILAK:
-OSO KUTSAKORRA DA.
-EZ DA BIODEGRADAGARRIA.
 -URETAN EZIN DA DISOLBATU.
 -BALIABIDE BERRIZTAEZINA DA.
-ENERGI ITURRI ESKASA.
-ISTRIPUEN ONDORIOZ KUTSADURA HANDIA
. -ITSASERTZAK SUNTSITZEN DITUZTE.
                                                                                            LEIRE -DANEL

ENERGI ITURRI BERRIZTAGARRIAK: GEOTERMIKOA

                                              GEOTERMIKOA
LOTURA: KLIK
                                                                                               MADDI-MIRIAN

ENERGI BERRIZTAGARRIA:BIOMASA

LOTURAK: KLIK
BESTE BAT: KLIK
                                                                                   ERITZ- AMAIA

ENERGI ITURRI BERRIZTAGARRIA: eguzki energia

                                        EGUZKI ENERGIA 
  Abantailak: 
  -Ezdo kontsumitzen.
 -Ez da bukatzen. l
 -Bere sistemak errezak dira mantenten.
 -Energia asko aurrezten da.
-Bestelako energiak iristen ez den lekuetara (uharteak, baserriak.....) irits daiteke.
 Desabantailak:
 -Energia asko lortzeko leku lau eta handi bat behar da plaka asko jarri ahal izateko
 -Oso garestiak dira instalazioak.
 -Gauetan eta egun hodeitsuetan ezin da energia asko lortu.
LOTURA: KLIK
                                                                        ARITZ-JULEN

2012(e)ko maiatzaren 30(a), asteazkena

ENERGI ITURRI EZ BERRIZTAGARRIAK: NUKLEARRA


Energia Nuklearra
ABANTAILAK:

-Uranio Kg batek ematen duen energia ikatz kilo batek baino milioi bat aldiz handiagoa da.
  • Ez du atmosfera kutsatzen: ez du CO2 askatzen ez eta Sufrerik ere.
  • Merkea da 2.000.urtean 5 zentimo € / Kw balio zuen, energia eolikoa berriz 15 zentimo €/ Kw,
DESABANTAILAK:
- Zentraleko ur beroak ibaietan kutsadura termikoa sortzen du.
-Ustiaketan eta aberaste prozesuetan gai erradioaktiboa eskatzen ahal da.
-Sabotaje eta istripuen arriskua dago..
-Hondakin nuklearren bizia 10.000 urtekoa da ezin dira desagerrarazi horregatik hilerri nuklearretan ehorzten dira.
-Zentral nuklearren bizi erabilgarria 25 urtekoa da bakarrik.
-Kanpo menpetasuna sortzen du (Adib.: gu Frantziarekin)
    -Energia nuklearra berriztaezina da.
                                                                         IBAI-MIKEL-JOSEBA

LOTURA:

ENERGI ITURRI EZ BERRIZTAGARRIAK: IKATZA

 
Ikatza  

Abantailak:                                                      Desabantailak:

-Oso erraz lortzen da.
-Bere erabilerak atmosfera kutxatzen du.
-Merkea da.
-Kutxaduraren ondorioz euri azidoa sor daiteke.
-Kantitate gutxirekin, energia kantitate handia lortzen da.

                                                                                              ION-ANE
LOTURA: KLIK 


2012(e)ko maiatzaren 24(a), osteguna

AHOTS MOTAK


Ahots mota desberdinak ezagutzeko hemen dituzue bi aukera:

KLIK


KLAK

2012(e)ko maiatzaren 23(a), asteazkena

JOKUAK

EGIN KLIK ETA DISFRUTATUZ IKASI!!!!!!

2012(e)ko maiatzaren 21(a), astelehena

ENERGIA 4



Energi iturri berriztagarriak eta berriztaezinak lantzeko egin KLIK .
ASKO IKASI !!!!!

VIVALDI UDAZKENA

Txirulako azken kantaren melodia jarraitzeko hemen duzue bideo hau.  
Hasieran duzue partituraren zatia. 
Kontuz pp horiekin!!!  Lagungarria izango zaizuela espero dut.

2012(e)ko maiatzaren 14(a), astelehena

ENERGIA3

ENERGIAREKIN JARRAITUZ, LOTURA BERRI HONETAN SARTU ZAITEZTE ETA GAUR INFORMAZO INTERESGARRIA JASOKO DUZUE .BINAKA LANDU EZAZUE ETA IDEA GARRANTZITSUAK IDAZTEN JOAN.EGIN KLIK

2012(e)ko maiatzaren 7(a), astelehena

ENERGIA-1




ORAIN ENERGIA LANTZEN HASI BEHAR DUGUNEZ :  ENERGI MOTAK, ITURRI EZBERDINAK....... GAIAN SARTZEN JOATEKO BIDEO HAU ENTZUTEA PROPOSATZEN DIZUET.EGIN KLIK

2012(e)ko apirilaren 24(a), asteartea

ILUNTZEAN.


Hemen duzue Maixa eta Ixiarren abesti mitikoa.
Zer ezaguna al da? Gustokoa?
Karaoken  abesteko aukera izango duzu. Animatu! Etxekoei ere gustatuko zaie!
Notak ezagutzen dituzue eta aurrera txirularekin!

GORPUTZ GEOMETRIKOAK

ESANDA BEZALA, GORPUTZ GEOMETRIKOAK LANTZEN HASTEKO LOTURA HONETAN EGIN KLIK  30 ETA 31 ATALETAN PRAKTIKATU.

2012(e)ko martxoaren 27(a), asteartea

ARRATSALDE HONETAN!



Hemen duzue zuek aukeratutako kantan grabazioa.
Saiatu eta ez utzi azken egunerako!!
Ongi pasa Aste Santuko oporretan eta Ingelerako barnetegian ere asko ikasi!!

Ir a descargar

2012(e)ko martxoaren 21(a), asteazkena

LH6 mailako BERTSOLARIAK!

Azkenean hemen dituzue zuek asmatutako koplan grabazioak!!
Nor ote da bertsolari bakoitza? Ahotsak ezagutuko ote dituzue??
Entzun arretaz eta kopla bakoitzeko bi errimak gogoan izan etxeko lana egiteko!

1- Ir a descargar

2- Ir a descargar

3- Ir a descargar

4- Ir a descargar

5- Ir a descargar
Horrelako lana egin ondoren, merezitakoa duzue bideo hau bertsolariak!
Gustatzea espero dut!

2012(e)ko martxoaren 20(a), asteartea

2012(e)ko martxoaren 12(a), astelehena

EGUN DA SANTIMAMIÑA

Hemen duzue kantaren bertsio bat.
Azkarregi dijoala? Bai, hala da.Partitura jarraitzen saiatu zaitez behintzat hasteko.Gero txirularekin hasi eta ikusi behar!Gogoratu bi ahotsak banaka landu behar dituzula!

Ir a descargar

Kepa Junkera trikitilariak ere badu bere bertsioa . Munduan zehar hainbat musikariekin batera aritu da HERRIA izeneko KD grabatzen, bideo hontan ikusiko duzuen bezala.
Eta gauza bitxi gehiago ere aurkituko dituzue!
Zuen iritzia azaldu gero!

2012(e)ko martxoaren 7(a), asteazkena

2012(e)ko martxoaren 2(a), ostirala

BURUKETAK ASMATU

Orain zuek asmatu behar duzue buruketa bat. Badakizue, lehenengo idatzi eta ondo errepasatu idatzi duzuena, ortografia......., ondoren komentarioan itsatsi eta bidali.
Ia gero denon artean egiteko gai geran.

2012(e)ko otsailaren 23(a), osteguna

AXURI BELTZA

Hasi al zara koplak asmatzen?
Bertsolariak egiten duten bezala doinua ongi barneratuta izatea ezinbestekoa da.
Hemen duzu Oskorrin bertsioa. Espero dut lagunduko dizula lan horretan! Ez ahaztu errimak ongi aukeratzen!
Txirulan jotzeko azkar samar dijola? Zer egin beharko duzu orduan??
Dantzatzeko aukera ere baduzue animatu!!!!

Ir a descargar

ZIRKULUA1


PLAZA HONI BURUZKO INFORMAZIO PIXKA BAT HEMEN DUZUE.

La plaza circular del templo mayor de Caral

El Templo Mayor es el complejo arquitectónico de mayor extensión y volumen en Caral. Està compuesto por una plaza circular hundida y una imponente estructura piramidal escalonada.

La plaza circular hundida posee un diámetro de 21 m de sur a norte y de 22 m de este a oeste.

El espacio entre el diámetro interno y externo fluctúa entre los 7 y 7,3 m

Estas dimensiones convertirían a la plaza en una gran plataforma circular elevada hasta el mismo nivel del piso donde se asienta la escalera central de la pirámide. Se ha estimado que la altura de los muros internos llegó hasta los 3m y la de los muros externos a 1m
*Orain kalkulatu PERIMETROA ETA AZALERA DIAMETROA 22m-takoa dela gutxi gora behera kontutan hartuz.
*Non dago kokatuta plaza hau?Zein herrialdetan?


2012(e)ko otsailaren 21(a), asteartea

BALDINTZA ERABILTZEN-1

ADITZAREKIN JARRAITU BEHAR DUGU.
2011ko azaroan duzuen aditza lantzeko enlazean jarraitu behar duzue, guztien erabilpenean erreztasuna hartzen joan zaitezten. Baina BALDINTZArekin ere hasi geranez, esaldi batzuk osatzea proposatzen dizuet koadernoan.
Esaldi hauen bukaera idatzi:




  • -Aitona Bilbotik etorri balitz.....


  • -Eskolara garaiz etorri bazinete......


  • -Lagunari zozketan zerbait tokatu balitzaio....


  • -Denok asko ikasi bagenu.................


  • -Gurasoek txokolatezko pastak egin balituzte....


  • -Irakasleari pelota egin bagenion.....
HONEZ GAIN, ZUK BESTE BOST ESALDIEN HASIERAK IDATZI BEHAR DITUZU KOMENTARIOETAN. Horrela, besteek erantzunez, gelan lantzeko baliagarria egingo zaigu.
ANIMO ETA ONDO IDAZTEN SAIATU!
KOMENTARIOA BIDALI AURRETIK ERREPASATU , IA ONDO IDATZITA DAUDEN.

2012(e)ko otsailaren 14(a), asteartea

PITAGORASEN TEOREMA

Hemen duzue Pitagorasen teorema . Irudian arreta handia jarri eta pentsatu zertarako erabil daitekeen landu behar dugun geometria eremuan, esate baterako, azalerak kalkulatzerakoan.Ia zer ondorio ateratzen dituzuen! Animo!

2012(e)ko otsailaren 10(a), ostirala

GURE IPUINAK 6












NUR ETA HAIZE-ARROSA
EGILEA:Toti Martinez de Lezea
ITZULTZAILEA:Rosetta testu zerbitzuak
ILUSTRATZAILEA:Juan Luis Landa
ARGITALETXEA,URTEA:Erein,2011
Liburua abenturazkoa da.Honen ideia nagusia hau da:Nurren urtebetetze egunean etxola bat oparitzen dio bere aitonak.Etxola horren barruan haize-arrosa bat dago, haize-arrosarekin iper-burura bidaiatzen dute.Bertan lagun asko egiten dituzte: tartean,Gunnar eta trol bat.Liburua kapituluetan banatuta dago eta errez ulertzeko letra du.Gustagarria eta atsegina da,horrezaz gain,oso erakargarria da.Deskribapenak, pertsonaiak nahiz gauzak deskribatzen dituenean,zehatazak dira.Xehetasun asko erabiltzen dituenez,pertsonaien izakeraren ezaugarriak ondo definitzen ditu.Elkarrizketak benetazkoen parekoak dira ondo eginak daudelako.Paragrafoak nahiko luzeak eta egokiak dira.Ilustrazioak koloretakoak eta neurriz handiiak diren arren edozein unetaneta egoerak ondo azaltzen dituzte.Istoria interesgarria eta nahiko fantasiosoa da.Horrezaz gain bukaeraraino aretaz jarraitzea komeni da.Pertsonaiak ausartak eta barregarriak dira,baita abenturazaleak eta dibertigarriak ere.
GARAZI TELLERIA

BIHOTZA ZUBI
Egilea:Joxe Antonio Ormazabal
Ilustratzailea:Elena Odriozola
Argitaletxea, urtea:Elkarlanean
Saila,zanbakia:Xaguxar, 109.

Amodiozko liburu honen argudioa giza-emakumeak ibaiaren bi aldeetan bizi direla eta
zubia falta zaiela elkar maitatzeko...baina zeharkatuko zituztela munduko ibai luzeenak ere bihotzak zubi bihurtuko balira.
Istoria errez ulertzen da, horrez gain poesia gehiegi dituela iruditzen zait.

Marrazki asko daude eta denak txuri-beltzean.Ondo adierazten dituzte egoerak.
Astun xamarra egin zait istorioa , intrigarik ez daukalako .Deskribapenak gutxi daude, pertsonaiak xehetasun gutxirekin deskribatzen ditu, aldiz, lekuak, xehetasun askorekin.Elkarrizketak berriz,asko eta simpleak dira ia denak.Esaldi eta paragrafoek tamaiana polita daukate eta ongi idatziak daude.Ondo idatzita dago, hala eta guztiz poesia gehiegi daudela iruditzen zait nire gusturako.

Ilustrazioak grixak dira eta egoerak ondo azaltzen dituzte.
Istorioa goxoa da baina azkenen aspertu egiten da. Horrez gain pertsonaiak gozoak dira eta ez abenturak ez dituzte gustuko.
Ibai Urteaga


Izenburua:HérkulesArgitaletxea, urtea:Aizkorri, 1997.urtea
Saila: Liburu txiki
Fantasiazko eta abenturazko liburu honen argudioa, egun eguzkitxu batean Hérkules Fil, entrnatzailearen aurrean bere zaldi hegalaritik (pegaso) erori zela da. Orduan, kostata baino lortu zuen Filek Hérules entrenatzea. Hilabate gutxietara hasi zen Hérkules bizitzak salbatzen... iadanik munduko indartsuena bait zen. Baina denak bezalaxe maiatemindu egin zenean, ez zion kasurik egiten Fileri. Horren ondorioz Fil eta Hérkules haserretu egin direla da.
Nik irakurri dudan liburua oso polita eta umeentzat erakargarria dela uste dut. Nik gu baino txikigoei gomendatuko nieke irakurtzea. Deskribapenak ez dira asko azaltzen, baina daudenean oso ondo deskribatzen ditu pertsonaiak, lekuak ez ordea. Elkarrizketa gutxi dago. Narratzaileak kontatzen du historioa.
Esaldiak eta parrafoak ez dira oso motxak eta ez oso luzeak, ulerterrezak... dira.
Ilustrazioak handiak, kolore bizikoak, ondo eginak eta ederrak dira.
Liburuaren zati batzuk aspergarrixamarrak izan arren beste batzuk ondo daude nire ustez.
Liburuan lau pertsonai daude. Hérkules, Fil eta Megara. Hérkules, mutil gazte eta hindartsu bat da, Fil, erdi gizon erdi auntza eta beldurtia eta Megara neska gazte eta azkarra da.

Iñaki Imaz

OTTOLINE ESKOLARA DOA
Egilea:Chris Riddell
Itzultzailea:Aitor Arana
Argitaletxea:Ibaizabal 2008
Abenturazko eta intrigazko liburua da.Argudioaren ideia nagusia,Ottoline lagun bati esker eskolara joan,eta bertan bere doain berezia aurkitzen duela da.
Liburu hau benetan gomendagarria da,oso dibertigarria delako.

Deskribapenak ez dira luzeak,ulertzen laguntzeko bi koloretako ilustrazio atseginak azaltzen direlako.Elkarrizketa motz dexente ditu.Esaldiak eta paragrafoak ulerterrezak dira,baita motzak ere.Liburu guztia Euskara batuan dago idatzita,eta irakurterreza da.Istorioa berriz,oso atsegina egin zait,bukaeraraino arreta handiz jarraitzekoa.Gainera,istorioko pertsonai guztiak dira dibertigarri eta zintzoak,Cecily izan ezik,Ottolineren laguna.Hau dibertigarria bai,baina bihurri xamarra ere bada.
MAITE GARMENDIA