Espero dugu zuen gustokoa izatea!!
Translate
2016(e)ko abenduaren 23(a), ostirala
5. MAILAKOEN MANNEQUIN CHALLENGE-AK
2016ari bukaera emateko izoztuta gelditu gara momentu batez... eta hori "mannequin challenge-a" grabatzeko baliatu dugu.
Espero dugu zuen gustokoa izatea!!
Espero dugu zuen gustokoa izatea!!
2016(e)ko abenduaren 22(a), osteguna
MUSIKA KONTZERTUA
Hiruhileko honetan txirularekin jotzen ikasi ditugun abesti ezberdinekin eskolako beste ikasle batzuei eman diegun kontzertua uzten dizuegu hemen ikusgai.
ESPERO DUGU ZUEN GUSTUKOA IZATEA!!!
ESPERO DUGU ZUEN GUSTUKOA IZATEA!!!
2016(e)ko abenduaren 16(a), ostirala
OLE,OLE OLENTZERO!
San Tomas egunean, asteazkenak 21an, patioan, eskolako ikasle eta irakasleak dantzatuko dugun dantza da hau. Ikusi bideoa hasieran eta bigarrenean DANTZATU ETA ONGI PASA!!!!
2016(e)ko abenduaren 10(a), larunbata
SUEÑO CELTA
Azken kanta da hau:
- Lehenengo zatia geldoa eta erraza da.
- Bigarren zatia bixiagoa, beraz erritmoa jeitsi.
- Ikasita duzuenean, grabazioekin saiatu, ea lortzen duzuen.
GOGORATU EMAN BEHARREKO PAUSUAK:
1. Erritmoak txalotu.
2. Notak abestu.
3. Kokotsean jo.
4. Txirula jo.
BESTE ABESTIAK ERE PRESTATU KONTZERTURAKO!!
2016(e)ko azaroaren 22(a), asteartea
EUSKARA EGUNA
Badatorrela, badatorrela... Euskara eguna!!
Huntza taldearen "aldapan gora" abestia abestuko dugu aurten...
EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU!!!
2016(e)ko azaroaren 5(a), larunbata
ZERAINEN EGUN PASA
Urriak 28 ostiralean, Zerainen izan ginen 5. eta 6. mailako ikasleak.
Goizean goiz autobusez meategira joan ginen. Bertan dagoen interpretazio zentroa ikusi ondoren hobeto ulertu genuen zertarako erabili zituzten bertan ikusten diren harrizko erraldoi handiak, kable bidez Ormaiztegiraino jeisten ziren karrotxoak... Gero satorrak bezala lur azpian sartu eta garai batetako meatzari bihurtu ginen galeria ilunetan.
Ondoren, eguraldi ederraren laguntzaz, oinez Larraondo zerrategira abiatu ginen. 1890tik 1960ra martxan egon zen hau eta bitxiena zera da; uraren indarraz baliatzen zela!! ikusgarria benetan!!
Azkenik Zeraingo herriraino iritsi ginen paseo eder bat emanez. Han bazkaldu, jolastu eta berriro eskolara bueltatu ginen.
EDERTO PASA GENUEN!!

2016(e)ko urriaren 20(a), osteguna
ANAI XANTI
ABESTI EZAGUNA EZTA?
KONTZERTUAREKIN PENTSATZEN JUN!
NORENTZAT? (Komentario edo iruzkinetan idatzi zuen proposamenak)
2016(e)ko urriaren 13(a), osteguna
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)