Translate

2016(e)ko abenduaren 10(a), larunbata

SUEÑO CELTA

Azken kanta da hau:
- Lehenengo zatia geldoa eta erraza da.
- Bigarren zatia bixiagoa, beraz erritmoa jeitsi.
- Ikasita duzuenean, grabazioekin saiatu, ea lortzen duzuen.


GOGORATU EMAN BEHARREKO PAUSUAK:

1. Erritmoak txalotu.
2. Notak abestu.
3. Kokotsean jo.
4. Txirula jo.

BESTE ABESTIAK ERE PRESTATU KONTZERTURAKO!!

2016(e)ko azaroaren 22(a), asteartea

EUSKARA EGUNA


Badatorrela, badatorrela... Euskara eguna!! 
Huntza taldearen "aldapan gora" abestia abestuko dugu aurten... 
EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU!!!



2016(e)ko azaroaren 5(a), larunbata

ZERAINEN EGUN PASA

Urriak 28 ostiralean, Zerainen izan ginen 5. eta 6. mailako ikasleak.

Goizean goiz autobusez meategira joan ginen. Bertan dagoen interpretazio zentroa ikusi ondoren hobeto ulertu genuen zertarako erabili zituzten bertan ikusten diren harrizko erraldoi handiak, kable bidez Ormaiztegiraino jeisten ziren karrotxoak...  Gero satorrak bezala lur azpian sartu eta garai batetako meatzari bihurtu ginen galeria ilunetan.
Ondoren, eguraldi ederraren laguntzaz, oinez Larraondo zerrategira abiatu ginen. 1890tik 1960ra martxan egon zen hau eta bitxiena zera da; uraren indarraz baliatzen zela!! ikusgarria benetan!!

Azkenik Zeraingo herriraino iritsi ginen paseo eder bat emanez. Han bazkaldu, jolastu eta berriro eskolara bueltatu ginen.
                                                     
                                          EDERTO PASA GENUEN!!













2016(e)ko urriaren 20(a), osteguna

ANAI XANTI




ABESTI EZAGUNA EZTA?

KONTZERTUAREKIN PENTSATZEN JUN!

NORENTZAT? (Komentario edo  iruzkinetan idatzi zuen proposamenak)

2016(e)ko urriaren 13(a), osteguna

BINBILI BONBOLO



Gogoratu lehenengo KOKOTSEAN landu behar duzula.

ANIMO ETA ONGI PASA JOTZEN!

2016(e)ko irailaren 30(a), ostirala

METALEZKO HAIZE-INSTRUMENTOAK


Arretaz entzun behar duzue bideo hau. Musika  tresna bakoitzaren soinua barneratu ondoren, "Polka"ko bideoan entzuten diren metalezko haize-instrumentoak identifikatu eta fitxan idatzi:




2016(e)ko irailaren 27(a), asteartea

TXIRULA






Hemen duzue landu dugun kanta" POLKA"  izenekoa . Bideoarekin lagunduta errezago izango duzue.
ANIMO! eta SAIATU!

2016(e)ko irailaren 23(a), ostirala

ESPAINIAKO KOMUNITATEAK ETA BERAIEN HIRIBURUAK

Espainiako komunitateetako hiriburuak errepasatu itzazu jolastuz. KLIK
Eta hemen KLIK eginez berriz Espainiako komunitate autonomoen mapa interaktiboa duzu.