Translate

2016(e)ko azaroaren 5(a), larunbata

ZERAINEN EGUN PASA

Urriak 28 ostiralean, Zerainen izan ginen 5. eta 6. mailako ikasleak.

Goizean goiz autobusez meategira joan ginen. Bertan dagoen interpretazio zentroa ikusi ondoren hobeto ulertu genuen zertarako erabili zituzten bertan ikusten diren harrizko erraldoi handiak, kable bidez Ormaiztegiraino jeisten ziren karrotxoak...  Gero satorrak bezala lur azpian sartu eta garai batetako meatzari bihurtu ginen galeria ilunetan.
Ondoren, eguraldi ederraren laguntzaz, oinez Larraondo zerrategira abiatu ginen. 1890tik 1960ra martxan egon zen hau eta bitxiena zera da; uraren indarraz baliatzen zela!! ikusgarria benetan!!

Azkenik Zeraingo herriraino iritsi ginen paseo eder bat emanez. Han bazkaldu, jolastu eta berriro eskolara bueltatu ginen.
                                                     
                                          EDERTO PASA GENUEN!!













2016(e)ko urriaren 20(a), osteguna

ANAI XANTI




ABESTI EZAGUNA EZTA?

KONTZERTUAREKIN PENTSATZEN JUN!

NORENTZAT? (Komentario edo  iruzkinetan idatzi zuen proposamenak)

2016(e)ko urriaren 13(a), osteguna

BINBILI BONBOLO



Gogoratu lehenengo KOKOTSEAN landu behar duzula.

ANIMO ETA ONGI PASA JOTZEN!

2016(e)ko irailaren 30(a), ostirala

METALEZKO HAIZE-INSTRUMENTOAK


Arretaz entzun behar duzue bideo hau. Musika  tresna bakoitzaren soinua barneratu ondoren, "Polka"ko bideoan entzuten diren metalezko haize-instrumentoak identifikatu eta fitxan idatzi:




2016(e)ko irailaren 27(a), asteartea

TXIRULA






Hemen duzue landu dugun kanta" POLKA"  izenekoa . Bideoarekin lagunduta errezago izango duzue.
ANIMO! eta SAIATU!

2016(e)ko irailaren 23(a), ostirala

ESPAINIAKO KOMUNITATEAK ETA BERAIEN HIRIBURUAK

Espainiako komunitateetako hiriburuak errepasatu itzazu jolastuz. KLIK
Eta hemen KLIK eginez berriz Espainiako komunitate autonomoen mapa interaktiboa duzu.


2016(e)ko ekainaren 27(a), astelehena

PASADIZOAK

AGUR GUZTIOI...

6. maila bukatu dugu eta eskolatik bagoaz, ederto pasa ditugu urte guzti hauek eskolan.
2 urteko gelatik hasi eta 6. mailaraino hainbat pasadizo izan ditugu, baina denak ezin dizkizuegu kontatu...
Hori dela eta pasadizo hauetako batzuekin bideo-dokumentala egitea bururatu zitzaigun...
BEGIRA, BEGIRA!!!



2016(e)ko maiatzaren 10(a), asteartea

Aibarko parke eolikoa

Energia gaia lantzen ari garela eta Aibarko parke eolikora egin genuen bisitako argazkiak ikusi ditzakezue hemen behean.

Asko ikasi genuen energia berriztagarrien garrantziari buruz, ondoren bertan bazkaldu eta ederki pasa genuen jolasean.

BEGIRA, BEGIRA!!!