Translate

2015(e)ko abenduaren 24(a), osteguna

ANTZERKIAK

2015ari bukaera emateko 6.mailakoek bi antzerki eskeini genizkien 3. 4. eta 5. mailako lagunei. 
6. A-koek IRAKASLE GAIZTOAK antzerkia antzeztu genuen, eta 6. B-koek LAN BATEN BILA.
Urduritasunak urduritasun...  nahiko txukun atera zitzaizkigun bi antzezlanak, edo hori da guri iruditzen zaiguna behintzat. Ea zuri gustatzen zaizkizun!!





2015(e)ko abenduaren 1(a), asteartea

POLIGONOEN AZALERA


Poligono ezberdinen AZALERAK lantzeko ondo etorriko zaizuen orri bat duzue hurrengoa. Egin KLIK .

2015(e)ko urriaren 21(a), asteazkena

JOKU MATEMATIKOAK



MATEMATIKAKO JOKU BATZUK EGIN NAHI AL DITUZUE? EGIN KLIK.

UNIBERTSOA

LURRA, ILARGIA ETA UNIBERTSOARI BURUZKO BESTE LOTURA POLIT BAT . EGIN KLIK

2015(e)ko urriaren 2(a), ostirala

2015(e)ko irailaren 30(a), asteazkena

BURUKO KALKULUA


GOGORATU!!

Buruko kalkulua lantzen jarraitu behar duzuela. Horretarako klikatu eskuineko ERABILGARRIENAK atalean dagoen loturan.

UNIBERTSOA


Unibertsoari buruzko orrialde baten lotura jartzen dizuegu. Polita eta entretenigarria dela iruditu zaigulako. Ea gustatzen zaizuen!
Horko jardueretan aritzea ondo etorriko zaizue lantzen ari garen gaian trebatzeko
Egin KLIK  hemen eta hasi baino lehen , hizkuntza aukeratu (eu).




2015(e)ko ekainaren 22(a), astelehena

Agur 5.maila

Ekainak 19an ikasturteko azken eguna ospatu genuen.

Horrelako egunek festa kutsua izaten dutenez, guk ere zerbait berezia egin nahi izan genuen, gure ikaskide berria den Jeffersonek Nikaraguako ohituren berri eman zigun. Horretarako bere gurasoek egindako bi  "piñata" ekarri zituelarik.

Nikaraguan ospakizun gehienetan izaten omen dituzte "piñatak", karameloz betetako irudiak dira. Irudi hauek begiak estali eta makila batekin joaz apurtzea da helburua, apurtutakoan barruko karameloak hartzeko aukera izaten dute umeek. Gure kasuan paperez eta kartoiez egindako "piñatak" ziren, OSO POLITAK gainera, begi bistan gelditu zen Jeffersonen gurasoek duten artea.

ESKERRIK ASKO.








Beste behin gehiago ere ederki pasa genuen, bai ikasleek baina baita irakasleok ere!!! 

ONDO PASA UDAKO OPORRAK!!