Translate

2011(e)ko azaroaren 4(a), ostirala

GUK IDATZITAKO ESKUTITZAK


Idiazabalen, 2011ko Urriaren 10
Kaixo Garazi:
Ez zara umore onean egongo, eta badakit nola sentitzen zaren. Eskola berri batera joan eta gero, ni ere horrela sentituko nintzateke, eta justu horregatik idazten dizuteskutitz hau zu bakarrik ez sentitzeko.
Zermoduz eskola berrian? Oporretan non izan zara? Uda osoan ez zaitut ikusi, urtero bezala Berlinera joango zinen amona bisitatzera, ez da hala? Eta zer, ondo pasatu ahal dituzu oporrak? Eta eskolako lagun berriak? Nolakoak dira? Altuak, bajuak, zintzoak, gaiztoak...
Badakit gurekin haserretuta egongo zarela, eta bihotzeko zauriak ez dira hola eta hola ahazten. Guk zure falta sumatu dugu, nahiz eta batzuk ez esan, baina, nik badakit esan ez duten haiek ere, zugan falta handia sumatu dutela.
Gu damututa gaude zurekin haserretu izateaz, eta guk zurekin dena konpondu nahi izan genuen, baina, hurrengo egunean joan egin behar zinela entzutean, zu eta gu denok oso triste jarri ginen, eta genuen aukerarik eduki konpontzeko.
Hurrengoan etorri behar zarenean abisatu: Telefonoz, eskutitzez, faxez... Ala arazoa konpontzeko aukera gehiago edukiko ditugu.
Eskutitz hau ez dakit irakurri ere egingo duzun. Irakurtzen baduzu ez daukazu zertan erantzun beharrik, oraingoz beintzat.
Bueno Garazi, espero dut herriko festetan nik zuri emen ikustea, baina ikusten ez badizut ere: Zorte on!!!!
Mila muxu!!!
Ane Garmendia












iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina