Translate

2011(e)ko ekainaren 7(a), asteartea

ASTEKO LIBURUA



Beti bezala, liburuaren izenburua, idazlea eta ideia nagusia aipa itzazu komentarioetan. Kontutan hartu ortografia, esaldiaren egitura e.a.

20 iruzkin:

  1. Nik irakurri dudan liburua da ,Kea airean bezala.Idazlea Imanol Azkue da.
    Ideia nagusia hauxen da, Krisen eta Lionelen aita hospitalean dago eta aitaren promesa zerura eramango dituela da Kris eta Lionel.

    Maddi

    ErantzunEzabatu
  2. Nire liburua:Stilton dut izena,Geronimo Stilton!da.Idazlea berriz:Elisabetta Dami da.
    Liburu honen ideia nagusia hauxe da: Geronimo Stiltonek Pinky Pick,bere laguntzaile berria kontratatzen duenetik,denetarik gertatzen zaio.Adibidez:urteberri eguna,Ipar Poloan igarotzen du.

    MAITE GARMENDIA

    ErantzunEzabatu
  3. MUNDUARI ITZULIA 18 IPUINETAN

    Nik irakurri dudan liburua Munduari itzulia 18 ipuinetan da.
    Idazlea Antton Irusta.
    Ideia nagusia 18 neska-mutil, munduko herri ezberdinetan bizi dira, eta bakoitzak deskribapen bat egin, eta ipuintxo bat kontatzen du.
    Niri asko gustatu zait abentura asko dituelako.

    Leire San Pedro

    ErantzunEzabatu
  4. Nik irakurri dudan liburua da, Bermudetako Triangelua.

    Ideia nagusia hau da, Jil nire lagun bat Bermudetako Triangeluetara joan zela, eta ez zen itzuli.
    Orduan ni eta nire lagunak bere bila joan behar dugu, oso arriskutsua izan arren.
    Niri liburua gustatu zait. Ez dakizulako zer gertztuko zaizun bidaia honetan.


    Iñkaki Imaz

    ErantzunEzabatu
  5. Nik irakurri dudan liburua Miss Txatarra da, eta ideia nagusia zera da, Katixa izeneko neska bat bere aitarekin batera txatartegi batean bizi da eta bere ama bera txikia zela hil zen.
    Niri asko gustatu zait, nire lehengusu Ane, gogoratu didalako, bere ama, berak bi urte zituela hil baizen.

    Saioa Elorza

    ErantzunEzabatu
  6. KASKARINTXO

    Idazlea: Joxe Antonio Ormazabal.

    Herri txiki batean, bazen Kaskarintxo izeneko neska bakarti bat.
    Egun batean, parkean zebilela, globo saltzaile batekin topo egin zuen eta esan zion nahi baldin bazuen berak zainduko zizkiola globoak. Baina momentu hartan haize bolada handi batek Kaskarintxo hegan eraman zuen Afrikaraino, eta bertan abentura izugarriak gertatu zitzaizkion.
    Niri liburu hau asko gustatu zait intriga duelako eta Afrikan gertatu zitzaizkion abenturak oso barregarriak direlako.
    Nik irakurtzeko aholkatuko nuke.

    ErantzunEzabatu
  7. Barkatu Kaskarintxoipuina Ane Garmendiarena da.

    ErantzunEzabatu
  8. PAULAREN SEIGARREN ATZAMARRA


    Nik irakurri dudan liburua Paularen seigarren atzamarra izan da.

    Hau da ideia nagusia: Paula sei hatzekin jaio zen eta seigarren hatz horrekin magia egin dezake. Adibidez, besteen pentsamentuak irakurri dezake.

    Niri liburu hau asko gustau zait, magiari buruz doalako eta gainera abenturak kontatzen ditu.


    Danel Garmendia

    ErantzunEzabatu
  9. Nik irakurri dudan liburua Nur eta irlandar gnomoa da, Toti Martinez de Lezea izan da liburu hau idatzi duena.Ideia nagusia da egun batean, amamak, Nurri telefonoz dei egiten diola bere etxean irlandar gnomo bat dagoela esanez, eta orduan Nur ahalik eta azkarren amamaren etxera joaten da irlandar gnomoa ikusteko gogo handiz.
    Niri asko gustatu zait izaki mitologikoak azaltzen direlako Nurren istorio gehienetan, baita ere barregarria iruditu zait, halere irlandar gnomoa nolakoa zen beldur pixka bat eduki dut.

    Ion Gorrotxategi

    ErantzunEzabatu
  10. TXORIMALO KUTUNA

    Xosé Neira Vilas-ek idatzitakoa da ipuin hau.Osaba Erramuni zozoek pikuak jaten zizkieten ,baina egun batean txorimaloa jarri zuen zozoak izutzeko.Txorimaloak hori ez zuen gustokoa,eta,zera esaten hasi zitzaien-nik ez dut inor izutu nahi,zuen laguna izan nahi dut,...
    Niri ez zait gustatu liburu hau, txorimaloek etab. hitz egitea irudimen handikoa iruditzen zaidalako.
    Maite Oria

    ErantzunEzabatu
  11. BERMUDETAKO TRIANGELUA

    Zu (pertsonaia) zure lagunekin zure lagun Jil aurkitzera zoaz.Jil bermudetako triangeluan desagertu zen eta zu eta zure lagunak bera aurkitzera joaten zarete.

    Bermudetako triangeluan, pertsona asko desagertu dira, niri liburu honek intriga sortu dit eta niri, intrigazko liburuak gustatzen zaizkit

    Eritz

    ErantzunEzabatu
  12. Nik irakurri dudan liburua MISS TXATARRA da.Ume honek ama hilda du eta aste buru batzuetan bere amonaren etxera juten da.Ume honen izena katixa da eta katixa ren aitak txatarreri batera juten da beti.Bere amonaren etxera juten danean soineko bat jartzeko esaten dio bere aitak..Amonaren etxera iristen danean amonak beti esaten dio burua tente,bizkarra zuzen,eta seinoritak bezala anka bat beste ankaren gainean eta amonak katixari esaten dio mari mutil bat ematen duela.

    Neri atal hau gustatu zait geiena, berregarria iruditu zaitelako, baita ere gogoratzen dit ni txikia nintzela soinekoa jazten nuenean ankak zabal zabalik eukitzen nituela amak esten zidala ankak bata bestearen gainean jartzeko seinoritak bezala.



    MIRIAM

    ErantzunEzabatu
  13. Nire liburuaren izenburua hauxe da: Galtzerdi suizida.

    Galtzerdi bati ez zaio bere jabea gustatzen eta, badaki bere bizitza zakarrontzian bukatu behar dela. Horregatik bere burua laugarren pisuko balkoi batetik botatzea erabakitzen du.
    Eta liburu honek, galtzerdiak bere burua bota ondoren bizitzen dituen abenturak kontatzen dizkigu.

    Liburu hau gustoko dut, abentura asko dauzkalako.

    Amaia

    ErantzunEzabatu
  14. BAT PAT
    ETA HILERRIKO ALTSORRA

    Bat Pat idazle bat da, baina liburu beldurgarriak idazten ditu. Abentura honetan, hilerrian zegoela, eskeletu bat ikusi zuen arrano batekin. Bere hiru lagunekin misterioa argitzera joaten dira.



    Julen Moure

    ErantzunEzabatu
  15. Antonio Bolas
    Joxantonio Ormazabal,niri, asko gustatu zait, istorio asko kontatzen ditu baina nik bat kontatuko dizuet “Elurra”.Ideia nagusia da mendian elur asko egiten duela eta antoniok uste du pertxona batzuek elurra lapurtzen dutela gauetan.

    Xabier Agirre

    ErantzunEzabatu
  16. Nik irakurri dudan liburua “Nahikoa dun,Marta”da,hau Mercé
    Anguerak idatzi zuen.

    Eliren aita,Eliren amarekin dibortziatu eta Barbiren itxurako
    andre batekin ezkonduko da. Martak sekretu hori ixilik
    gorde beharrean, gelako guztien aurrean kontatzen du.Orduan
    Elik, Nao eta Marta pikutara bidaltzen ditu.Orain,Marta eta Nao
    dena konpondu nahian dabiltza,baina ezin dute.

    Niri liburu hau intriga duelako eta dibertigarria delako gustatu
    zait.

    Garazi Telleria

    ErantzunEzabatu
  17. MIKOLAS TXIKIAREN KOMERIAK

    Idazlea- Goscinny – Senpe Nungoazen idazlea- Argentinarra zen. Non jaio zen- Parisen.Protagonista- Jokin Zen. 1926 jaio zen Itzultzailea- David Urbistando Nolakoa zen- oso txiakia zen. rregatik Mikolas Txiki deitz zieten Gertaera nagusia – Egun batean Mikoloas Txiki anbulantzian erama zuten eta Amatxok eta Aitatxourua. k Muxu eman nahi zioten eta Mikolasek ez zuen nahi Aspertuta zegoelako.Eta neri oso asko gustatu zait liburua zergatik abenturazkoa da lib
    Joseba Urkizar.

    ErantzunEzabatu
  18. Nik irakurri dudan liburua “Nur eta irlandar gnomoa” izan da,Toti Martinez de Lezeak idatzitako abentura liburua.

    Ideia nagusia:Egun batean, Nur etxean zegoen eta bere amonak deitu zion bere zakarrontzian gnomo bat zegoela esanez,amonaren etxera joan zen eta bertan zegoen.

    Liburu hau ez zait gustatu ez duelako intrigarik baina horrez gain zati batzuk gustatu zaizkit barregarriak zirelako.


    Ibai Urteaga

    ErantzunEzabatu
  19. JUDY MODY OSO UMORE TSARREZ DAGO OSO UMORE TSARREZ

    IDAZLEA:Megan Magdonal

    IDEIA NAGUSIA:Judy Mody izeneko mutiko batek maskota bat nahi du Xagu bere katuarekin gutsi delako dago aserre, baina orduan Aragi jale izeneko loratso bat erosten du. Urrengo egunean bere lagunei eta irakasleari erakusteN die.

    Niri asko gustatu zait Judiry ipuinan gertazen zaizkion gertaerangatik.

    MIKEL AYENSA

    ErantzunEzabatu
  20. Nik irakurri dudan liburuaren izenburua, LASTERKETA AMAIGABEA da.
    Idazlea:R.A. Montgomery – R. Reese.
    Ideia nagusia: Zuk Afrikako lasterketa batean parte hartzen duzu, horretarako ze lasetrketa eta kotsea haukeratzen duzu. Zure ekipoa haukeratu eta gero lasterketa hasterakoan, lasterketako abentura izugarria
    bizitzen duzu. Nahiz eta estualdizko momentuak pasatzen dituzu.
    Zergaitik gustatu: Estualdiak eta abentura politak dituelako gustatu zait.
    ARITZ IBAÑEZ

    ErantzunEzabatu