Translate
2011(e)ko otsailaren 11(a), ostirala
SAN BLAS JAIETAKO BALORAKETAK
Festen baloraketa
Niri aurtengo festak asko gustatu zaizkit nahiz eta gauza askotan ez dudan parte hartu.
Gehien gustatu zaizkidan ekintzak hauexek izan dira:
Barrakak, eta gehien gustatu zaizkidan barrakak koltxonetak eta balantza.
Nik tamborradan, dantzan, mozorro egunean... parte hartu dut parte.
Ekintza guztiak oso ondo antolatuta daude eta azkenik hobekuntzak aipatuko ditut:
Axari jeitxierarekin batera buruhandiak egon dira, aurten buru gabe atera dira eta niretzat hurrengo urtean buruarekin ateratzea ondo egongo litzatekela uste dut.
Niri ez zait handien tamborrada asko gustatu txikien tamborrada baizik.
ANE
FESTAK (SAN BLAS)
Niri gustatzen zaizkit San Blas jaiak baina beste urte batzuetan hobeto pasa dut, iruditzen zitzaidan politagoa, dibertigarriagoa, zaratatsuagoa...
Niri geien gustatu zitzaidan ekintza txirrindu proba izan zen.
Festak ondo antolatuta zedelako jendeak ondo pasatzen zuen eta niretzat hobekuntzak ez dira egin behar, gauza berriak jarri dituztelako, esate baterako puzgarri ezberdinak.
IƱaki Imaz
SAN BLAS JAIAK 2011
Aurtengo jaiak motzak izan dira, bestalde eguraldi ona egin du.
Musika aldetik, umeentzat behintzat ez da asko egon, baina Joselu anaik umeoi ere gustatzen zaigu.
Barraketan oso ongi pasa dut, eta balanzinean nahiko denbora eman ziguten, baina koltxonetetan denbora gutxiago egiten ziguten.
Goitibeheretan ez zen zauriturik egon, eguraldiagatik izango da, Udaberria dela ematen du.
Oso ongi pasa ditut festak.
Saioa Elorza
San blas jaiak
Lehengo urteak bezala oso ondo iruditu zaizkit San blas jaiak. Politak, dibertigarriak, alaiak eta lilulagarriak izan direlako. Adibidez: puzgarriak berriak etorri zirenez, askoz dibertigarriak izan ziren, poniak bezala.
Gustokoena neretzat goitiberak, disfraz eguna eta rokanrrola izan Ziren, nahiz eta pixkat aspergarriak izana goitiberak.
Antolakuntzan ondo iruditu zait, gainera progama ikusten arrituta gelditu nintzen musika saio batzuk 23:00etan zirelako, ze berandu! baino
bueno haundientzako hobeto.
Hobekuntzetan ez daukat ezer, zergatik badakit udaletseak eta beste batzuk
diru asko gastatzen dutela.
Oso ondo pasatu ditut san blas jaiak, urte guztiak bezalaxe dibertigarriak.
Etorri zuek ere bai ederki pasatuko duzuelako lagunok. Hori bai axari igoerak
pena asko eman zidan.
ARITZ
2011.URTEKO FESTAK
Aurreko urteetan bezalaxe aurten ere oso ondo pasatu dut.
Gainera aurreko urtean baino jende gehiago etorri da
festetara.Nahiko ondo antolatu dituzte, hala ere aurreko
urtean baino musika talde gutxiago etorri dira.
Nik hiru gauzatan hartu dut parte:danborradan,barrakatan eta
musika eskolako haurren kontzertuan, eta hirurak izugarri
gustatu zaizkit.Danborrada,ondo zegoen antolatuta.
Bukaerara arte ez zuen euririk egin eta horregatik,buelta
osoa eman genuen.
Hankan min hartuta negoelako
balantzinean bakarrik bili ahal izan nuen.Hala ere,balantzinean
asko disfrutatu dut.Azken egunetan ez da ongi ibili motorra
izurratu zaiolako.
Musika eskolako kontzertuan nik pianoa jo
eta bi abesti abestu nituen.Hau, oso ondo antolatu zuten eta
lehen aldia izateko ondo atera zen.Publikoko jendea ez zen
oso ixilik egon eta horrek ni pianoa jotzen ari nintzela,ez zen
ondo entzuten.
Hurrengo urtean musika talde gehiago etortzea espeo dut,
adibidez Egan.Hankan min hartuta egon arren,oso ondo
pasa ditut aurtengo festak.
GARAZI TELLERIA
FESTETAKO BALORAKETA
Niri SAN BLAS jaiak asko gustatzen zaizkit, nahiz eta gehien gustatzen zaizkidan ekintzak hauek diren: Barrakak, bizikleta karrera, tanborrada, futbito txapelketako finala … Dena den, barraketatik gehien gustatzen zaizkidanak tiropitxoia eta balanzina dira.
Aurten jende ugari ibili da Idiazabalen, beste urtetan baino gehiago, batez ere goitibeheretan eta musikako kontzertuetan.
Antolakuntzak lan handia egin du aurten jarduerak antolatzen,
batik bat, nik bigarren egin nuen bizikleta karreran.
Espero dut urrengo urtean musika talde gehiago egotea , adibidez Gozategi.
DANEL GARMENDIA
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
Hau da nire baloraketa:
ErantzunEzabatuNik uste dut festa hauek ez ditudala beste festak bezain ongi pasatu,musika gutxi egon delako.Eta hurrengo urteetan,espero dut ,adibidez:Egan edo Gozategi taldea etorri daitezkela.
Hala eta guztiz ere,ederki pasa ditut 2011ko festa hauek!
Kroseko,danborradako,bizikleta probako,euskal dantzako,goitiberatako...etako giroa ez dugulako galdu.Ez horregaitik bakarrik!Patin proba,paella eguna eta barraketan ibiltzea ere mordobat gustatu zait!!
Itzel pasa arren,ez zait ondo iruditu,puzgarriak,umeen pelota partidua eta mozorrotzea egun berean antolatu izana antolatzaileek.Baina hala ere,antolatzaileek lan itzela eta ikaragarria egin dute!!
Beste alde batetik,ilusionatuta nago,Bengoetxearekin hitz egin eta bere firma dudalako.
Espero dut,hurrengo urrteetako musikari buruzko proposamenak onartzea.
Maite Garmendia
FESTAK
ErantzunEzabatu2011ko festak oso ondo pasatu ditut, baina, aurreko urtean hobeto pasatu nituen. Aurten, aurreko urtean baino jende gehiago etorri da eta horren ondorioz, Herri krosean jende gehiagok parte hartu du, krosean bakarrik ez, beste ekintza batzuetan ere bai. Orokorrean giro hobea egon dela esango nuke.
Niri gehien gustatu zaizkidan ekintzak, krosean parte hartzea, goiti-berak ikustea, musika entzutea… izan dira. Hauen antolaketa aurreko urtekoaren antzekoa izan dela iruditu zait, baina, hobekuntzak egin daitezke musikako ekintza batzuetan. Adibidez egon behar diren musika saioen kartelak kalean jartzea.
Amaia Lopez
Festak
ErantzunEzabatu2011ko San Blasak asko gustatu zaizkit,hala ere, gehien gustatu zaizkidan ekintzak hauexek izan dira:Barrakak, krosa, goitibeherak...
Barraketan gehien gustatu zaizkidanak lapikoa,balanzina eta kama elastikak izan dira baina besteak ere gustatu zaizkit.Krosa ere ikaragarri gustatu zitzaidan, nik gainera korrika egin nuen 2.urteez, espero dut hurrengo urteetan ere parte hartzea.Goitibeherak politiak izan ziren, ikustekoa zen zein abiaduratan jeisten ziren, arroroena da ez zituztela golpe askorik hartu, seguruenik eguraldiarengatik izango zen.
Ekintza hauek ondo egon dira antolatuak krosa batipat, bihurguneetan hesiak jarri zituzten,denbora hartzeko pertsonak egoten ziren...Goitibeherak ere ondo egon ziren, adibidez beheko kurban lasto fardo pilabat jarri zituzten jendea babesteko eta goitibeheretan atera behear zirenak golpea hartzen bazuten min gutxiago hartzeko.
Nik uste dut musika gehiago jartzea ondo egongo zela eta umeentzat kirola egiteko ekintzak jartzea ere bai.
Ibai Urteaga
2011
ErantzunEzabatuFestatako baloraketa
Niri festak oso ondo iruditu zaizkit nahiz eta gauza batzuk ez gustatu , umeentzako eta gurasoentzako ekintzak nire ustez ondo egon dira.
Nire gustoko ekintzak hauek izan dira : krosa , Txirrindu froga , Goiberak , mozorro eguna , pelotari profesionalen partiduak eta umeen pelota partiduak . Niri geien gustatu zaidan ekintza goteberak izan
dira.
Antolakuntza niri oso ondo iruditu zait.
Mikel Ayensa
FESTAK
ErantzunEzabatuFestetan oso ondo pasatu dut orokorrean, nahiz eta krosean ez parte hartu, gaixo nengoelako.
Nik tanborradan eta bizikleta karreran hartu nuen parte, baino geihen gustatu zitzaidana barrakak izan ziren, eta dibertigarriena dardoak eta koltxonetak. Txurroak ere oso goxoak zeuden. Goitibeherak berriz, lehengo urtean bain gutxiago txokatu ziren, seguruenez eguraldiarengatik, eguzkia zegoen eta. Niretzat antolaketa oso ona izan da, baina gustatuko litzaidakeena, festak egun geihago izatea izango zen.
Eritz
SAN BLAS JAIAK IDIAZABALEN
ErantzunEzabatuNiri aurtengo festak asko gustatu zaizkit,gauza asko zeudelako eta batez gauza askotan parte hartu dudalako.
Egun guztietako ekintza guztiak gustatu zaizkit,baina gehien-gehien gustatu zaizkidan ekintzak hauek dira:Barrakak,Tanborrada eta Mozorro eguna.Nahiz eta beste guztia ere gustatu zaidan.
Niretzat ekintza guztiak ondo antolatuta daude baina iutzeetan ez da aparteko musika talderik egon.
Bestalde niretzat iluntzeetan musika gehiago eta buruhandiak egotea nahiko nuke,eta handien tanborrada politagoa,alaiagtoa eta mozorroekin izatea.
LEIRE SAN PEDRO
FESTAK
ErantzunEzabatuNiri asko gustatu zaizkit festak,liluragarriak diren ekintzak egin ditugulako.Horietaz disfrutatzeko, egun dizdiratsuak, eguzkitsuak,argitsuak eta freskoak izan dira.
Geroz eta ekintza gehiago daudelako, urtero gehiago gustatzen zaikit, utetik urtera
asko aldatu ez arren.
Axarijetxiera da gehien gustatzen zaidan eguna, nahiz eta mozorro eguna ondo dagoen.
Gauza denak ondo zeuden antolaturik,adibidez krosa.Urrengo urtean ekintza gehiago jarriko nituzke.
Maite Oria
San Blas jaiak Idiazabalen
ErantzunEzabatuJai hauek oso ondo egon dira ,joko eta ikuskizun asko egon direlako ,eta aurten jende mordoa etorri delako.
Niretzat egunik oberena ostirala izan zen ,oso ondo pasatu nuelako,nahiz eta beste egun guztietan ere ederki pasatu nuen.
Antolaketa oso ondo egon zen, beti harretaz zeudelako.
Nik urrengo urterako musika gehiago egotea eskatuko nuke,eta handien danborradan mozorro gehiago egotea.
Maddi
SAN BLAS JAIAK
ErantzunEzabatuFesten asierak politak izaten die.Axaria elizatik udaletxe zaharrera jeisten dutelako.
Nahiz eta umen damborrada asko gustatu festatako nere gustoko ekintza mozorrotu ginenean izan da.Baita ere azken egunean taloa txistorrakin jan nuen eta gainera hoso gosoa zegoen.Antolaketa hoso ondo dago.Festa auetan ez nuke ezer hobetuko.Eta festak bukatzeko Axeria igotzen dute.
MIRIAM GAGO