Festen baloraketa
Niri aurtengo festak asko gustatu zaizkit nahiz eta gauza askotan ez dudan parte hartu.
Gehien gustatu zaizkidan ekintzak hauexek izan dira:
Barrakak, eta gehien gustatu zaizkidan barrakak koltxonetak eta balantza.
Nik tamborradan, dantzan, mozorro egunean... parte hartu dut parte.
Ekintza guztiak oso ondo antolatuta daude eta azkenik hobekuntzak aipatuko ditut:
Axari jeitxierarekin batera buruhandiak egon dira, aurten buru gabe atera dira eta niretzat hurrengo urtean buruarekin ateratzea ondo egongo litzatekela uste dut.
Niri ez zait handien tamborrada asko gustatu txikien tamborrada baizik.
ANE
FESTAK (SAN BLAS)
Niri gustatzen zaizkit San Blas jaiak baina beste urte batzuetan hobeto pasa dut, iruditzen zitzaidan politagoa, dibertigarriagoa, zaratatsuagoa...
Niri geien gustatu zitzaidan ekintza txirrindu proba izan zen.
Festak ondo antolatuta zedelako jendeak ondo pasatzen zuen eta niretzat hobekuntzak ez dira egin behar, gauza berriak jarri dituztelako, esate baterako puzgarri ezberdinak.
Iñaki Imaz
SAN BLAS JAIAK 2011
Aurtengo jaiak motzak izan dira, bestalde eguraldi ona egin du.
Musika aldetik, umeentzat behintzat ez da asko egon, baina Joselu anaik umeoi ere gustatzen zaigu.
Barraketan oso ongi pasa dut, eta balanzinean nahiko denbora eman ziguten, baina koltxonetetan denbora gutxiago egiten ziguten.
Goitibeheretan ez zen zauriturik egon, eguraldiagatik izango da, Udaberria dela ematen du.
Oso ongi pasa ditut festak.
Saioa Elorza
San blas jaiak
Lehengo urteak bezala oso ondo iruditu zaizkit San blas jaiak. Politak, dibertigarriak, alaiak eta lilulagarriak izan direlako. Adibidez: puzgarriak berriak etorri zirenez, askoz dibertigarriak izan ziren, poniak bezala.
Gustokoena neretzat goitiberak, disfraz eguna eta rokanrrola izan Ziren, nahiz eta pixkat aspergarriak izana goitiberak.
Antolakuntzan ondo iruditu zait, gainera progama ikusten arrituta gelditu nintzen musika saio batzuk 23:00etan zirelako, ze berandu! baino
bueno haundientzako hobeto.
Hobekuntzetan ez daukat ezer, zergatik badakit udaletseak eta beste batzuk
diru asko gastatzen dutela.
Oso ondo pasatu ditut san blas jaiak, urte guztiak bezalaxe dibertigarriak.
Etorri zuek ere bai ederki pasatuko duzuelako lagunok. Hori bai axari igoerak
pena asko eman zidan.
ARITZ
2011.URTEKO FESTAK
Aurreko urteetan bezalaxe aurten ere oso ondo pasatu dut.
Gainera aurreko urtean baino jende gehiago etorri da
festetara.Nahiko ondo antolatu dituzte, hala ere aurreko
urtean baino musika talde gutxiago etorri dira.
Nik hiru gauzatan hartu dut parte:danborradan,barrakatan eta
musika eskolako haurren kontzertuan, eta hirurak izugarri
gustatu zaizkit.Danborrada,ondo zegoen antolatuta.
Bukaerara arte ez zuen euririk egin eta horregatik,buelta
osoa eman genuen.
Hankan min hartuta negoelako
balantzinean bakarrik bili ahal izan nuen.Hala ere,balantzinean
asko disfrutatu dut.Azken egunetan ez da ongi ibili motorra
izurratu zaiolako.
Musika eskolako kontzertuan nik pianoa jo
eta bi abesti abestu nituen.Hau, oso ondo antolatu zuten eta
lehen aldia izateko ondo atera zen.Publikoko jendea ez zen
oso ixilik egon eta horrek ni pianoa jotzen ari nintzela,ez zen
ondo entzuten.
Hurrengo urtean musika talde gehiago etortzea espeo dut,
adibidez Egan.Hankan min hartuta egon arren,oso ondo
pasa ditut aurtengo festak.
GARAZI TELLERIA
FESTETAKO BALORAKETA
Niri SAN BLAS jaiak asko gustatzen zaizkit, nahiz eta gehien gustatzen zaizkidan ekintzak hauek diren: Barrakak, bizikleta karrera, tanborrada, futbito txapelketako finala … Dena den, barraketatik gehien gustatzen zaizkidanak tiropitxoia eta balanzina dira.
Aurten jende ugari ibili da Idiazabalen, beste urtetan baino gehiago, batez ere goitibeheretan eta musikako kontzertuetan.
Antolakuntzak lan handia egin du aurten jarduerak antolatzen,
batik bat, nik bigarren egin nuen bizikleta karreran.
Espero dut urrengo urtean musika talde gehiago egotea , adibidez Gozategi.
DANEL GARMENDIA