Translate

2015(e)ko maiatzaren 4(a), astelehena

GAZTA ERAKUSKETA ETA KATA

Gazta eguna dela eta, aurreko ostiralean, artzainen argazki erakusketa ikustera joan ginen udaletxera; arratsaldean berriz gazta kata egin genuen eskolan. 
Udaletxean Jabierrekin egon ginen artzainen munduari buruz hitz egiten eta argazki politak ikusi genituen.

                                     





Gazta katan hainbat gazta ezberdinen zapore eta usainak dastatu genituen. Gure artean gazta gustatzen ez zaionen bat egon arren, orohar gazta onak eta hobeak probatzeko aukera izan genuen.
Hona hemen horietako batzun ezaugarriak:





2015(e)ko martxoaren 13(a), ostirala

ZERAINGO MEATEGIA ETA ZERRATEGIA

Eguraldi onaren laguntzarekin egun ederra pasa genuen lagun artean martxoaren 6an.
Zerainen izan ginen garai batetako meategia eta zerrategia ikusten, bertan hainbat gauza interesgarri ikasi genituen.


 
 

Meategi hau XX. mende hasieran ingelesek ustiatu zuten; ondoren berriz alemaniarrek, horiek XX. mende erdialdean egun batetik bestera desagertu omen ziren 2. gerra mundiala galdu ostean. Meategi honetatik burdina eta hainbat mineral ateratzen zituzten.
Meategia baino beheraxeago zerrategi bat era bada, bertan lanabes ezberdinentzako kirtenak egiten omen zituzten.


 
                               

Asko gustatu zitzaigun zeraindarrek hori dena museo bihurtzeko egin duten lanaz gozatzea.

ESKERRIK ASKO.





2015(e)ko otsailaren 27(a), ostirala

Sustrai Colinarekin H gabe

Gaur Sustrai Colina etorri zaigu eskolara. Bertsolari bezala ezagunagoa den arren, liburu bat ere idatzi zuen 2006an argitaletxe batetako lagun batek zirikatu ondoren.


Liburuaren izenburua "H gabe" da eta guk tertulia dialogikoak egiteko aitzakiaz  irakurri dugu.
Egia esan, asko gustatu zaigu liburua eta 10-14 urteko edozein gaztetxori gomendatzen diogu.
Sustrai oso jatorra iruditu zaigu eta bukaeran bertsotan aritu gara berarekin.



AUPA SUSTRAI!! 

2015(e)ko otsailaren 23(a), astelehena

Flag of Nicaragua.svg

ONGI ETORRI JEFFERSON!    

5. mailara ikasle berri bat etorri zaigu, Jefferson da bera, Erdialdeko Amerikan aurkitzen den Nikaraguako Managua hiriburutik dator.


Nikaragua: kokalekua

Ostiralean eskola guztia erakutsi ondoren elkar ezagutzeko aukera izan genuen. Oso gustora gaude bere etorrerarekin eta orain lagun bat gehiago dugu.




AUPA JEFFER! 
DENOK KORRIKARA!
Urepeletik Bilbora 2015eko martxoaren 19tik 29ra.

Gure herrira iritsi aurretik abestia ikasi nahi duenak hemen du aukera.
AUPA EUSKAHALDUN!!!

2015(e)ko otsailaren 19(a), osteguna

ANIMALIA ORNOGABEAK

Kaixo lagunok:

2. hiruhileko honetan izaki bizidunak lantzen ari gara, landareak eta animaliak. Honetan ari ginelarik animalia ornogabeak nahiko ezezagunak ditugula konturatu ginen eta bertan buru belarri zentratzea erabaki genuen. Horren ondorioetako bat da horren inguruan egin genuen azalpena. 



Honekin batera eskumiñak luzatzen dizkiogu gure andereño Maiteri. Ea azkar sendatzen zaigun. Muxu bat.


5. mailako ikasleak


2014(e)ko urriaren 31(a), ostirala

ESPAÑAKO IBAI ETA MENDIAK


IBAIAK ERREPASATZEKO EGIN KLIK 
ETA MENDIAK LANTZEKO KLIK ETA KLIK

2014(e)ko maiatzaren 28(a), asteazkena

EGUZKI SISTEMA

WEB INTERESGARRIA EGUZKI SISTEMA LANTZEKO ETA ZUEN GALDEREI ERANTZUNA AURKITZEKO. EGIN KLIK