Martxoak 24 ostiralean Donostiara joan ginen Zientzia Museoa bisitatzera. Bertan kimika lantegia, planetarioa eta museoa ikusi genituen.
Ondoren, bazkaltzera Antiguoko Miramar jauregira jeitsi ginen; gero, eguraldi ederra egiten zuenez Haizearen Orrazira joan ginen.
Hiruhileko honetan txirularekin jotzen ikasi ditugun abesti ezberdinekin eskolako beste ikasle batzuei eman diegun kontzertua uzten dizuegu hemen ikusgai.
San Tomas egunean, asteazkenak 21an, patioan, eskolako ikasle eta irakasleak dantzatuko dugun dantza da hau. Ikusi bideoa hasieran eta bigarrenean DANTZATU ETA ONGI PASA!!!!