Translate

2015(e)ko martxoaren 13(a), ostirala

ZERAINGO MEATEGIA ETA ZERRATEGIA

Eguraldi onaren laguntzarekin egun ederra pasa genuen lagun artean martxoaren 6an.
Zerainen izan ginen garai batetako meategia eta zerrategia ikusten, bertan hainbat gauza interesgarri ikasi genituen.


 
 

Meategi hau XX. mende hasieran ingelesek ustiatu zuten; ondoren berriz alemaniarrek, horiek XX. mende erdialdean egun batetik bestera desagertu omen ziren 2. gerra mundiala galdu ostean. Meategi honetatik burdina eta hainbat mineral ateratzen zituzten.
Meategia baino beheraxeago zerrategi bat era bada, bertan lanabes ezberdinentzako kirtenak egiten omen zituzten.


 
                               

Asko gustatu zitzaigun zeraindarrek hori dena museo bihurtzeko egin duten lanaz gozatzea.

ESKERRIK ASKO.