Translate

2015(e)ko otsailaren 27(a), ostirala

Sustrai Colinarekin H gabe

Gaur Sustrai Colina etorri zaigu eskolara. Bertsolari bezala ezagunagoa den arren, liburu bat ere idatzi zuen 2006an argitaletxe batetako lagun batek zirikatu ondoren.


Liburuaren izenburua "H gabe" da eta guk tertulia dialogikoak egiteko aitzakiaz  irakurri dugu.
Egia esan, asko gustatu zaigu liburua eta 10-14 urteko edozein gaztetxori gomendatzen diogu.
Sustrai oso jatorra iruditu zaigu eta bukaeran bertsotan aritu gara berarekin.



AUPA SUSTRAI!! 

2015(e)ko otsailaren 23(a), astelehena

Flag of Nicaragua.svg

ONGI ETORRI JEFFERSON!    

5. mailara ikasle berri bat etorri zaigu, Jefferson da bera, Erdialdeko Amerikan aurkitzen den Nikaraguako Managua hiriburutik dator.


Nikaragua: kokalekua

Ostiralean eskola guztia erakutsi ondoren elkar ezagutzeko aukera izan genuen. Oso gustora gaude bere etorrerarekin eta orain lagun bat gehiago dugu.




AUPA JEFFER! 
DENOK KORRIKARA!
Urepeletik Bilbora 2015eko martxoaren 19tik 29ra.

Gure herrira iritsi aurretik abestia ikasi nahi duenak hemen du aukera.
AUPA EUSKAHALDUN!!!

2015(e)ko otsailaren 19(a), osteguna

ANIMALIA ORNOGABEAK

Kaixo lagunok:

2. hiruhileko honetan izaki bizidunak lantzen ari gara, landareak eta animaliak. Honetan ari ginelarik animalia ornogabeak nahiko ezezagunak ditugula konturatu ginen eta bertan buru belarri zentratzea erabaki genuen. Horren ondorioetako bat da horren inguruan egin genuen azalpena. 



Honekin batera eskumiƱak luzatzen dizkiogu gure andereƱo Maiteri. Ea azkar sendatzen zaigun. Muxu bat.


5. mailako ikasleak