Translate

2010(e)ko urriaren 29(a), ostirala

Deskribapena





Denbora luzez deskribapena lantzen aritu gara. Izenondoen zerrendak osatu ditugu, espideak eta juntagailuak aztertu ………Ala delta batetik herri bat nola deskribatzen zuen ere entzun genuen , konparaketak aztertuz , e.a.

Plaza bateko deskribapena ere egin duzue ikasitako baliabide guztiak erabiliz eta entrenamendu polita izan dela esango nuke.Ezta?

Aurki, EspaƱa lantzen hasiko garenez , bertako paisai desberdinen argazki hauek aurkezten dizkizuet.










































2010(e)ko urriaren 22(a), ostirala

IBAIEN TXOSTENA


Ibaiaren txostena osatzeko ondorengo eskema jarraituko duzue:

IBAIAREN IZENA
-Jaiotzen den tokia.
-Luzera
-Ur emaria.
-Ibaiadar garrantzitsuenak.
-Zeharkatzen dituen probintziak.
-Zeharkatzen dituen herrien izenak.
-Non uzten dituen bere urak(herriaren, itsasoaren edo ibaiaren izena)
-Zein isurialdetakoa den.

IBAIAK IKASTEN



Kaixo denoi:Euskal Herriko ibaiak aztertzen hasi behar dugunez hemen jartzen dizuet lotura interesgarri bat informazioa eskuratzeko. Egin KLIK hemen.
Eta beste honetan berriz, mapan bertan mugitzeko aukera izango duzu arro eta ibai ezberdinak aztertzeko. Egin KLIK hemen.